Prest zaude umeak zaintzeko edo eskola partikularrak emateko?

Gizarteak aldiro-aldiro eskatzen dituen zerbitzuak ematea bikaintasunaren ezaugarri beharko luke izan. Hara, Laudion lana eta familia bateratzeko beste pausu bat eman dute, honako zerbitzu hau eskainiz: umeak zaintzeko eta eskola partikularrak emateko zerbitzua euskeraz.
Aiaraldea nagusi Lezaman eta Aramaio Elosun

Asteburuko Kuadrillartekoaren lehen saioa Lezaman hasi zen ostiralean eta larunbatean itxi zen Arabako bertso asteburua Elosun.
Arabako Errioxako Eskola-Aldizkari baten Argitalpenerako I. Lehiaketa

Guardia-Arabako Errioxako Kuadrillak, bere Euskara Zerbitzuaren bitartez, eskola-aldizkari baten argitalpenerako I. lehiaketa antolatu du.
Bertso Abentura Zuian

Arabako Bertsozale Elkarteak bertso barnetegia antolatu du Sarrian Aste Santuko oporraldian.
Kakiturri-Ehari eta Lautadako taldeak garaile

Aizkora tabernako saioan Kakiturri-Ehari taldeak irabazi zuen Gasteizko ligako lehen saioa. Lautadako taldea izan zen garaile Kuadrillarteko txapelketako 2. kanporaketan. Hona hemen azken kanporaketei buruz iritsi zaizkigun kronikak: Arabako Bertsozale Elkartearena eta Maiteder Sasietarena.
Araba euskararen lurralde peto-petoa

Zalantza izpirik gabe mintzo zaigu hurrengo elkarrizketan Koldo Zuazo EHUko dialektologia irakaslea Araba euskararen lurralde peto-petoa izana dela ziurtatzeko. Bere azken ikerketa lana amaitu gabe izanda ere, ikerketaren mamiaz badu ondorio garbirik: Gasteiz mendebaleko euskalkiaren sorburu izan zen.
Ikerketarako askotariko materiala erabili du, mendebaleko euskalkiaren testuak, eta Araba zein Araba ondoko toponimo eta hizkuntza hondarrak.
Arabako ekialdeko muga igarota, Urdiainen bertako hizkera aztertzen ari zela, ertaroan hiri-guneek euskaran zabaldu zituzten hizkuntza-joerak ulertzera heldu zen. Urdiainen topatu genuen ikerketan buru-belarri. Ondorioen nondik norakoak dituzu labur-labur ondoko elkarrizketan.
Ostiralean hasi zen Aramaion Arabako Kuadrillarteko Lehenengo Bertso Txapelketa
Aramaioko Marixeka elkartean ospatu zen txapelketa irekitzen zuen Zuia-Gorbeialde ligako lehen bertso kanporaketa.
Guk abizena, zuk?

Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak (UEMA) abian jarri du abizenak euskalduntzeko kanpaina, Guk abizena, zuk? leloarekin.
Euskararen Lehen Plan Estrategikoa Biltzar Nagusietan
Otsailaren 8an, Arabako Biltzar Nagusietako agerraldian Lorena López de Lacalle diputatu andreak Araban Euskararen Plan Estrategikoa aurkeztu du, non, besteak beste, Lurraldean iazko udatik abian den Euskara Teknikarien sarearen berri eman duen, baita aurki Trebiñun jarriko den teknikariaren kontratazioa ere. Koordinazio irizpideak landuko dituen sare honek iraunkor bilakatzeko asmoa du, aurten 270.000 euro bideratuz horretara.
Diputatu andrearen hitzetan Planak eskaintzen duen tresna urratzailea, nahitaezkoa eta osagarria da, gizarte partaidetzan eta erakundeekin begirunez jokatzen duena, gaur eguneko premiei erantzuteko gai.
Oxigenoa euskarari Laudion

Euskaraz bizi eta praktikatu nahi dutenentzat, GAZTEEI ZUZENDUTAKO ekimen berri bat abiatu dugu, "Sar ezazu hanka" programaren barruan. Bere bitartez saiatuko gara gazteen aisialdian, euskara bitarte, eragiten.
Establezimenduetan kanpoko errotulua aldatzeko diru-laguntza

Gasteizko estableziemenduetan kanpoko errotulua aldatu eta euskaraz edo euskaraz eta gaztelaniaz jartzeko diru-laguntza deialdia argitaratu da.
Euskararen baliabideen gida argitaratu du Zuiako Kuadrillak

Euskararen ezagutzaren eta euskal hiztunen kopurua gora doan bezala, euskaraz ditugun baliabideen kopurua ere gora doa; bildu eta ezagutarazteko beharra inoiz baino nabariagoa da.
Euskarazko Komiki Digitala: lehen 1.000 deskarga doan.

Komiki digitalaren zabalkunde-kanpaina
BULARRETIK MINTZORA
BULARRETIK MINTZORA liburu-diskoa, Itziar Zubizarretak zuzendu, Elena Odriozolak ilustratu eta Aurélio Edler Copések musikatu du. 0 eta 6 urte bitarteko haur txikien guraso eta hezitzaileentzat bideratuta dago.
Haiek kantatzeko, kontatzeko, jolasteko eta esateko eredu garbiak eskaintzen dira liburu disko honetan, guraso eta irakasleek joko horiek ikasi eta haurrekin ahots bizian erabiltzeko. Bestalde, musikak ez du hizkuntza estaltzen, ezta kadentzia bortxatzen erritmo arrotzak inposatuz. Egitura hauek tradizioak guri ekarri dizkigun modura daude moldatuak, hizkuntzaren sena gordez.
CD-liburu honetan, literatur tradizioaren galerari aurre eginez, sehaska kantak, esku jolasak, eta abar bildu ditugu; eta haurren irakurketa ohiturak sustatzeko, hezitzaile eta gurasoentzako tresna egoki bat moldatu dugu beren haurrekin erabili ditzaketen jolas, kanta eta ipuinak ezagutzeko.
LOA, LOA XUNXURUBERE
Loa, loa xunxurunbere.
Loa, loa masusta.
Aita gurea Vitorian dago,
Ama mandoan hartuta
Loo, loo, loo…
Lolito-lolito, lo-lo.
Zuk orain eta nik gero.
Biok batera lo egiteko,
Etxean inor ez dago.
Loo, loo, loo…


Euskararen inguruko elkarte, enpresa, talde, instituzio, etab. guztiak bilatu ditzakezu hemen:
Euskara Araban
Euskalduntzea
Baliabideak
Esteka interesgarriak