Harremanetarako | Nor gara

Sariak

Euskararen normalizazioa

Lazarraga Sariak

Lazarraga Sariak

Xedea:

Arabako Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Sailak Lazarraga Sariak 1. ediziorako deia egiten du eremu sozio ekonomikoan euskararen normalizazioan egindako jardunean nabarmendu diren norbanakoak eta entitateak saritzeko asmoz. Sari hauek erakundeen eta gizartearen errekonozimendua jasotzeko xedez antolatu dira, Arabako Lurralde Historikoan euskararen normalizazioan eginiko lanagatik.

Erakundea: Arabako Foru Aldundia

Oinarriak:

EPAITZEKO IRIZPIDEAK

  - Hizkuntza-paisaian euskara modu egokian gehien erabiltzeagatik nabarmendu den entitatea:

Izen ofiziala; menbretea; logotipoa; errotulu nagusia; errotuluak eta plakak; armairu, apal, artxibo eta karpetetako etiketak; produktuen etiketak; iragarki taulako eta ageriko idazkiak; katalogoak eta menuak; “ez erre” eta antzeko kartelak; informazio orriak; tarifak; merkealdiko eta eskaintza berezien kartelak; informazio orriak; marka jakinetako iragarkiak; makinen errotulazioa; segurtasunezko errotuluak; eta aparkaleku, norabide eta trafiko seinaleak.

- Barne-harremanetan euskara modu egokian gehien erabiltzeagatik nabarmendu den entitatea:

Estatutuak; lan hitzarmenak; kontratuak; nominak; finikitoak; 10T; lan-parteak; Kudeaketa Plana; kalitatearen eskuliburua; lan arriskuen prebentzioen plana; prozedurak; txostenak; barne araudia; balantzeak; aurrekontuak; dieta-orriak; barne oharrak; zirkularrak; jakinarazpenak; bilera-deiak; lan-bilerak; eta aktak.

- Euskara sustatzeko ekintza berezi eta eraginkorren bat garatu duen entitatea:

Edozein motatako ekintzak hartuko dira kontuan. Bereziki ekintzak suposatu duen esfortzua eta izan duen eragina baloratuko dira.

- Kanpo harremanetan euskara modu egokian gehien erabiltzeagatik nabarmendu den entitatea:

Idatzizko harremanetan; ahozko harremanetan; publizitatea eta promozioa.

- Pertsona: euskarari ekarpen bereziren bat egiteagatik.

Euskara ikasi – erabili. Eraldaketa.

2.- Modalitate bakoitzeko hautagaitza bakarra aurkeztu ahal izango da. Hautagaitza egiten duenaren informazioa eta zergatia baloratuko da. Hautagaitzako norbanakoaren edo entitatearen jarduerak agertzen dituen ikus-entzunezko edo modu digitalean aurkeztutako edozein euskarri onartuko da.

3.- 2010eko uztailaren 23an amaituko da hautagaitzak aurkezteko epea. Hautagaitza hauek honako helbidera bidali beharko dira: Arabako Foru Aldundiko Euskara Kultura eta Kirol Saila Probintzia Plaza 5, 3. Solairua Vitoria / Gasteiz 01010 Gutun azalean Lazarraga Sariak agertu beharko da. Postaz bidaltzeaz gain, beste bide batzuk ere erabilgarri izango dira, hala nola, sare sozialak eta horretarako lagungarri izango diren hainbat webgune: euskaraba.com, alava.net, facebook, eta abar.

4.- Lazarraga Sariak jasotzeko Arabako Lurralde Historikoan egoitza edo bizilekua duen edonor izan daiteke hautagai

5.-Euskara, Kultura eta Kirol Saileko Diputatu andreak izendatuko du epaimahaia, eta lehendabizi modalitate bakoitzeko hiru hautagai onenak aukeratuko dituzte. Bost irabazleak nortzuk diren irailean ospatuko den sari banaketan emango da ezagutzera.

Aurkezteko epea: 2010ko ekainak 17tik - 2010ko uztailak 23ra

Oharra:

6.- Epaimahaiak egoki ikusiko balu, sariak banatu gabe gera litezke.

7.- Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da eta gehiengo soilez hartuko da. Erabakia hartu bitartean sor daitezkeen gorabeherak beronek argituko ditu.

8.- Hautatutako guztien artean Lazarragaren eskuizkribuan oinarritutako 15 litografia banatuko dira eta Lazarragaren eskuizkribuaren bost ale modalitate bakoitzeko irabazleari. Litografia bakoitzaren prezioa 150 eurotakoa da eta Lazarragaren eskuizkribuaren ale bakoitzarena 200 eurotakoa.

9.- Deialdi honetan parte hartzen dutenek deialdian bertan zehazten diren baldintzak onartzen dituzte eta hauetan errendituko dira.

Dokumentuak

Euskararen agenda

atzera Otsaila 2012 aurrera
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
272829    
Harpidetu zaitez

Ba al zenekien?

Bazenekien...

Bazenekien...

© 2009 Euskaraba, Arabako Euskararen ataria - ARABAKO FORU ALDUNDIA
Probintzia plaza z/g, 01001 Vitoria-Gasteiz - Araba T.: 945 18 18 18
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A