“GERARDO LÓPEZ DE GUEREÑU” SARIAREN I. EKITALDIA (2011)

Xedea:
“Gerardo López de Guereñu” sariaren lehenengo ekitaldia deitzen da, Euskarak historian zehar Arabako gizartean izan duen presentzia jakinarazteko. Jakinarazpen hori ondokoen bidez egingo da:
HIZKUNTZA ONDAREAREN BITXITASUNAK: euskararen presen - tzia gizartean (familia, auzoa, herria, kuadrilla, lurraldea) jasotzen duten lanak: toponimia lanak eta euskarak gaztelanian utzi duen substratu edo aztarnari buruzko lanak.
PERTSONEN ADIERAZPENAK: lurraldean euskararekin zerikusia duten kontakizunak, lekukotasunak, bizipenak, bitxikeriak, ipuinak, esaerak, jolasak, abestiak edo herri ohiturak.
Erakundea: Arabako Foru Aldundia
Oinarriak:
Parte-hartzaileak.
Arabako lurralde historikoko eta Trebiñuko ikastetxeetan Derrigorrezko Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetan edo Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako edozein mailatan izena emana duten ikasleak.
Sariketa motak.
Hona hemen izango diren sariketa motak:
a) sariketa mota: Derrigorrezko Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako ikasleentzako. Lanak taldeka aurkeztuko dira, eta taldeko lan bat.
b) sariketa mota: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako edozein mailatako ikasleentzako. Parte hartzen duen ikasleko lan bat.
Diru zuzkidura.
Sariketa mota bakoitzean hiru sari emango dira.
a) sariketa mota: Lehen saria: hiru e-book ikasgelarako eta hiru egun aterpetxe batean (jarduerak ordainduta) taldearentzako (irakaslea edo tutorea barne).
Bigarren saria: bi e-book ikasgelarako.
Hirugarren saria: e-book bat ikasgelarako.
b) sariketa mota: Lehenengo saria: ordenagailu eramangarri bat eta 150 euroko txartela, kultura materiala erosteko.
Bigarren saria: ordenagailu eramangarri bat.
Hirugarren saria: 150 euroko txartela, kultura materiala erosteko.
Aurkezteko epea: 2011ko martxoak 21tik - 2011ko apirilak 20ra
Oharra:
Eskaerak eta aurkezteko epea.
Eskaerak taldearen edo ikaslearen ikastetxeko irakasle edo tutore batek egingo ditu.
Lanak paperean (letra tipoa: Arial 12) edo euskarri digitalean (CD, DVD edo USB) aurkeztuko dira.
Paperean egindako lanen hiru ale aurkeztuko dira. Lan horiek euskaraz egingo dira, ez dute sinadurarik edukiko, eta lanaren izenburua, lema eta zein kategoriatara aurkezten diren baino ez da adieraziko. Lanarekin batera, gutun azal itxi batean, I eranskina aurkeztuko da, zuzen beteta.
Euskarri digitalean aurkeztutako lanetan lanaren izenburua, lema eta zein kategoriatara aurkezten diren adieraziko da. Lanarekin batera, gutun azal itxi batean, I eranskina aurkeztuko da, zuzen beteta.
Lanak aurkezteko epea 2011ko apirilaren 20an amaituko da. Arabako Foru Aldundiaren Euskara, Kultura eta Kirol Sailean aurkeztu edo hartara bidali beharko dira Probintzia plaza 5, 3. solairua. 01001 Gasteiz-; kanpoaldean “López de Guereñu lehiaketa” jarriko da.
Lanen neurria:
a) sariketa mota: 6.000-12.000 karaktere; lerroartea: 1,5.
b) sariketa mota: 6.000-15.000 karaktere; lerroartea: 1,5. Egindako grabazioen transkripzioa aurkeztuko da paperean. Lekukotasuna edo adierazpenak gaztelaniaz edo beste hizkuntza batean egin badira, euskaraz egindako transkripzioaren aipamena aurkeztuko da. Grabazioak bideoan edo audioan aurkeztuko dira. Grabazioak, gutxienez, 5 minutu izango ditu eta, gehienez, 30 minutu.