Harremanetarako | Nor gara

Sariak

Aldizkari argitalpena

Arabako Errioxako eskola-aldizkari baten Argitalpenerako I. Lehiaketa

Xedea:

Guardia-Arabako Errioxako Kuadrillak, Euskara Zerbitzuaren bitartez, lehiaketa bat abian jarri du eskualdean euskararen erabilera sustatzeko asmoz.

Erakundea: Guardia-Arabako Errioxako Kuadrilla

Oinarriak:

HARTZAILEAK. Eskualdeko edozein eskola, ikastola eta erdi mailako Institutuetan matrikulatuta dauden Arabako Errioxako biztanleak.

Lehiaketan banaka zein taldeka parte hartu ahalko da, talde bakoitzeko gehienezko kopurua bost lagunekoa izango delarik.

Lehiaketak ikastetxeari edota Arabako Errioxako udalerriei buruzko informazioa jasoko duen eskola-aldizkari bat egitea izango du helburu, bertan, elkarrizketak ere jaso ahalko direlarik. Hau guztia irudiz hornituko da, marrazki zein argazkiekin.

Aldizkaria DIN A4 formatuan argitaratuko da eta gutxienez sei orrialde izango ditu, bertan agertuko diren testuak euskara hutsean egon beharko dute.

Aurkezteko epea: 2010ko martxoak 04tik - 2010ko maiatzak 25ra

Oharra:

Lehiaketan parte hartzeko egindako lanak, gehienez, 2010eko maiatzaren 25ean aurkeztu beharko dira. Hauek Zentro bakoitzeko Zuzendaritzan edota Guardia- Arabako Errioxako Kuadrillako egoitzan, erregistroan, entregatuko dira.

Dokumentuak

Euskararen agenda

atzera Otsaila 2012 aurrera
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
272829    
Harpidetu zaitez
© 2009 Euskaraba, Arabako Euskararen ataria - ARABAKO FORU ALDUNDIA
Probintzia plaza z/g, 01001 Vitoria-Gasteiz - Araba T.: 945 18 18 18
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A