Harremanetarako | Nor gara

Mintzalaguna

Programak garatzen

Geroago, Lasarte, Arrasate eta Getxora zabaldu zen eta 1998. urtean programen inguruko lehendabiziko mintegia egin zen Eibarren ( Mintzalagun proiektuak, I Topaketa).

Topaketa horietatik ateratako ondorioetako bat koordinazioa egituratzearen beharra izan zen. Norabide horretan bi ekimen jarri ziren martxan hurrengo urteetan, alde batetik Topagunean eta AEKn Mintzapraktika Batzordeak sortu ziren eta beste alde batetik 2001. urtean Bizkaian hainbat eragileen artean Mintzapraktika programak koordinatzeko Berbabarri egitasmoa aurkeztu zen. Ekimenaren sustatzaileak Bizkaiko Foru Aldundia, AEK, Uztarri euskaltegia eta Topagunea izan ziren.

Geroago, programen koordinazio eta zabaltze lan horretan beste hainbat ekimen joan dira zabaltzen:
2005. urtean,    “Euskaldun berrien erabilera programak ” eskuliburua argitaratu eta “Mintzapraktika egitasmoak: erabilera eragiteko tresna eraginkorrak ” jardunaldiak antolatu zituzten Topaguneak AEK eta IKAren artean Durangon.

2006. urtean Eusko Jaurlaritzarekin hitzarmen bat sinatu elkarlanean jarduteko edota

2007. urtean AEK eta Topagunearen artean gauzatu zen akordioa.

Elkarlana da Mintzapraktika programen oinarri sendoena: Euskal herri mailako eragileen artekoa eta herri eta auzoetako eragileen artekoa.

Euskararen agenda

atzera Otsaila 2012 aurrera
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
272829    
Harpidetu zaitez
© 2009 Euskaraba, Arabako Euskararen ataria - ARABAKO FORU ALDUNDIA
Probintzia plaza z/g, 01001 Vitoria-Gasteiz - Araba T.: 945 18 18 18
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A