Harremanetarako | Nor gara

Mintzalaguna

Lehen urratsak

Mintzalagun egitasmoaren lehenengo urratsak 1993ko abenduan eman ziren. “Bagera” euskara elkartekide batzuengan nolabaiteko kezka piztu zuen euskaltegietako ikasleek euskara erabiltzeko zuten premiak. Arrazoi desberdinak direla medio, euskalduntze prozesua benetan zaila gertatzen zaie ikasleei eta beraz, ekintza osagarrien premia dute.

Mintzalagunaren sorreran euskara elkarteko dozena bat kide ikasle banarekin elkartzen zen euskaraz mintzapraktika egiteko. Baina hasierako asmoa ez zen nahi bezala gauzatu eta saiakera batzuen ondoren, bertan behera gelditu zen. Denek, nonbait, ez zuten etsi eta hasitako bideari berriro ekitea erabaki zuten. Bigarren saioan “Tandem”ak osatzen aditua zen pertsonaren laguntzari esker, beste modu batean antolatzen hasi ziren. Lehenengo urratsak ematen hasi eta “Mintzalagun egitasmoa” hezurmamitzen joan zen. Era honetan, euskaldun eta euskaldungaiak biltzen hasi ziren, ikasle horiek euskara praktikatzeko modua izan zezaten.

TANDEM metodoan bi hizkuntza ezberdinen elkartrukea egiten da; gureanez da hizkuntza elkartrukerik izango. “Mintzalaguna” hitzak adierazten duen bezala, euskara ikasten ari direnei edo euskaldungaiei lagun bat aurkitzea da helburua elkarrekin euskaraz mintza daitezen.

Euskararen agenda

atzera Otsaila 2012 aurrera
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
272829    
Harpidetu zaitez
© 2009 Euskaraba, Arabako Euskararen ataria - ARABAKO FORU ALDUNDIA
Probintzia plaza z/g, 01001 Vitoria-Gasteiz - Araba T.: 945 18 18 18
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A