Harremanetarako | Nor gara

Mintzalaguna

Gasteizko Mintzalaguna 2009/2010

Gasteizko Mintzalaguna 2009/2010

url: ikusi

Jada bi urte pasa dira Mintzalaguna programa Gasteizen martxan jarri zenetik eta ordutik hazten eta garatzen doan egitasmoa da, izan ere, 2008-2009 ikasturtean hirurehunetik gora pertsonek hartu zuten parte, berrogeita hamar taldetan banatuta.
2009-2010 urtean bi teknikari arituko dira egitasmoa dinamizatzeko, (GEUko bulegoetan zein Amaian Zentroan). Euren zereginetako batzuk esatearren blogean ekintza osagarrien berri ematea eta mintzalagunen arteko harremanak sarearen bidez ere sustatzeko ahalegina egitea da.
2009-2010eko ekintza osagarrien egitaraua:

  • argazki lehiaketa.
  • sagardotegia.
  • mendi Orientazio ikastaroa.
  • hitzaldiak.
  • laburmetraiak.
  • mintzalagun harremanak sustatzeko: mus-txapelketa, mintzalagun topaketa irekiak...

Urte osorako 10 €.-
"Ikasturte bukaeran programa baloratzen duten ebaluazio fitxak jasotzen ditugu eta bertan, ehun fitxa Iazko programa baloratzen duten ebaluazio fitxetan ehun partaideek erantzun dute, eta guztiek esperientzia ontzat, oso ontzat edo bikaintzat hartzen dute.
Horregatik guztiagatik, badugu ikasturte berri honetan zer eskaini. Hori dela eta, jende guztiari deialdia luzatu nahi diogu aurten Mintzalagunean parte har dezan. Gogoan izan Mintzalaguna Egitasmoak aisialdian euskara praktikatzeko eta praktikatzen laguntzeko aukerak eskaini nahi dizkiola euskal hiztun orori. Era berean, deialdi berezia luzatu nahi diogu euskaraz mintzatzen ohituta dagoenei".

Eskuorria

Euskararen agenda

atzera Otsaila 2012 aurrera
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
272829    
Harpidetu zaitez
© 2009 Euskaraba, Arabako Euskararen ataria - ARABAKO FORU ALDUNDIA
Probintzia plaza z/g, 01001 Vitoria-Gasteiz - Araba T.: 945 18 18 18
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A