LAN ETA JOLAS elkartea

Helbidea: Urkabustaizko JOLAS LEKU udal frontoia, 01440 Izarra
LAN ETA JOLAS elkartea Urkabustaizen eratu zen 1979. urtean, helburu nagusitzat harturik Urkabustaizko herritarren garapena, bai arlo pertsonalean zein sozialean. Arretagune nagusiak ditu kirola eta euskal kultura, eta esparru horietan antolatu eta babestu dituen ekitaldiak oso ugariak izan dira. Kultur arloko ezagunenak aipatzearren, Urkabustaiz Kubarekin eta Urkarrock jaialdiak, eta urtero egiten diren Urkabustaiz bertso saioa, udazkeneko ipuin-kontaketak, Olentzeroren jaia, euskararen eguneko ekitaldiak, eta nola ez bada, BERBITA aldizkaria, euskararen presentzia gero eta handiagoa duena, hiruhilabetero arrakasta handiz kaleratzen dena eta etxe guztietara doan banatzen dena. Mintzalaguna programa ere elkarte honen eskutik dator.
Bestalde, elkartearen barruan bada euskararen inguruko gaiak jorratzen dituen taldetxo bat.