Zuia Euskaraz
Datorren ekainaren 27an, igandea
2010-06-21

Datorren ekainaren 27an, igandea, ZUIA EUSKARAZ eguna antolatu du Zuiako Udalak, Bidabarri euskara elkartea eta Zuiako gau eskolarekin batera.
Datorren ekainaren 27an, igandea, ZUIA EUSKARAZ eguna antolatu du Zuiako Udalak, Bidabarri euskara elkartea eta Zuiako gau eskolarekin batera.
Egun hau antolatzearen helburua, urtero gai ezberdin bat aukeratuz Zuiako udalerrian euskarari bultzada bat ematea da. Aurten aukeratu dugun gaia “euskal kantak” da. Euskarazko kantagintzak eta euskal kantuek orokorrean garrantzia handia izan dute euskararen normalkuntza prozesuan, tradizioa eta gaurkotasunaren arteko zubi-lanak eginez askotan. Ekainaren 27a euskal kantuari egindako omenaldi eder bat izatea nahi genuke.
Egun osoko egitaraua prestatu dugu horretarako. Tartean, egun honetarako propio prestatutako kantuaren estreinaldia ere egingo dugu: Enrique Ortiz de Zarate, XX. Mende hasierako Murgiako patroiaren “El Gorbea” zortzikoaren doinua hartu, eta hitzak jarri dizkio Oihane Perea bertsolariak.
Kanta hau ez da bakarra izango, ordea: Euskal Herriko 7 herrialdeen testigantza ekarriz, herrialde bakoitzari dagokion kanta bat kantatuko dute gonbidatutako abesbatza, kantu-talde eta abarrek.