Euskararen alde mugitu... FLASHMOBA!!
Abenduaren 3an, Izarran
2011-11-18

Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko, Urkabustaizko dantzari taldeak FLASHMOB herrikoia antolatu du Izarran.
Baliabide tekniko eta praktika sozial berriekin bat eginez, talde arabar honetako dantzari gazteek koreografia bat asmatu dute Ken Zazpiren ITSASOA GARA kantuari pauso tradizionalak eta modernoak egokituz, eta talde-dantza ikusgarria osatu dute.
Dantza hori ikasteko, nahikoa da Youtube.com orrian idaztea: “flashmob euskararen alde” eta berehala bideo bi agertuko dira, dantzaren bi zatiak, bata bestearen atzean dantzatuko direnak.
Abenduaren 3an eguerdiko 13:00etan euskararen itsasgorak Izarrarako plaza hartuko du. Bertan bildutako jendea oldearekin prestaketa saio batzuk egingo dira lehenik, gero 14:00ak aldera, benetako dantzaldia egin, gozatu, grabatu eta ekitaldia bukatzeko.
Izarrako plaza handia da, baina bete-bete egingo dugu, horixe erronka. Zatozte bada abenduaren 3an, EUSKARA PLAZAREN JABE egingo duen ekitaldi herrikoian parte hartzera!
EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA - EGITARAUA
12:00-13:00 kalejira herrian zehar
13:00-14:00 Flashmob herrikoia. Plaza berria.
17:00 Ttinbili Ttanbala pailazoak frontoian
18:00-19:30 Haur olinpiada (5 urtetik gorako umeentzat jokoak) Txokolatea
20:00-21:00 Xentimorik gabe!!! Antzerki emanaldia. Ramon Agirre eta Inazio Tolosarekin (ume txikien zaintza zerbitzua egongo da). Kultur Etxean.
21:30 Afaria frontoian.15 euro, izena eman aldez aurretik.
Afalostean Parradust taldearen folk musika emanaldia, jantokian bertan, hurbildu nahi duen guztientzat.
Antolatzailea: Lan eta Jolas.
