Harremanetarako | Nor gara

Zuia

Albisteak

Begiraleentzako ikastaroa Zuian

Zuiako Kuadrillako euskara zerbitzuaren eskutik

2011-12-01

Zuiako Kuadrillako euskara zerbitzuak “Hezitzaileok euskara sustatzen” ikastaroa antolatu du. Ikastaroaren helburua begirale/hezitzaile/monitoreek, batez ere haur eta gaztetxoekin lan egiten dutenek, beren taldeetan euskararen erabilera bultzatzeko estrategiak lantzea da.

Gaur egun, puri purian dagoen gaia da, aisialdian eta haur eta gaztetxoen artean euskarak duen ahuleziarena. Euskararen erabilera oso eskasa da esparru honetan, haur eta gazte hauek ez baitute hizkuntzarekiko kontzientzia ezta motibaziorik. Horregatik, ikastaro honen helburua, euskarak edozertarako balio duela erakustea da, tresna baliagarria dela eta modernotasunera egokitzen dena, eta ez dela obligazioa, eskola edo tradizioarekin lotutako hizkuntza bat.

Haur eta gazteekin lan egiten duten dinamizatzaile, hezitzaile eta monitore eta begiraleei zuzenduta dagoen ikastaroa, bi zatitan banatuko da:

  1. Errealitatearen azterketa eta euskara sustatzeko teknika eta estrategiak
  2. Euskara sustatzeko baliabideak

Hona ikastaroaren datuak:

DATA: abenduaren 17a, larunbata

ORDUTEGIA: 8 orduko ikastaroa (10:00etatik 14:00etara goizean, eta 15:30etik 19:30era arratsaldean)

LEKUA: Zigoitiko zentro soziokulturalean, Ondategin

MATRIKULA: dohainik

IZEN EMATEA: abenduaren 15a baino lehen euskara@cuadrillazuia.com helbidera mezu bat bidalita, edo 945430167 telefonora deituta (Manex).

Dokumentuak

Facebook Twitter

erantzunak

   

Utzi zure erantzuna:

* duten eremuak derrigorrezkoak dira.
Izena*
E-posta*
Idatzi ezazu segurtasun kodea    
segurtasun kodea  
       

Euskararen agenda

atzera Maiatza 2012 aurrera
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031   
Harpidetu zaitez

Ba al zenekien?

Euskara Araban

Apunte batzuk..

© 2009 Euskaraba, Arabako Euskararen ataria - ARABAKO FORU ALDUNDIA
Probintzia plaza z/g, 01001 Vitoria-Gasteiz - Araba T.: 945 18 18 18
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A