Gasteizko Nazioarteko Antzerki jaialdian euskarazko bi lan eskainiko dira
2011-07-28

Kabia konpainiaren "Euria esan eta euria erortzea" lana izango da euskaraz eskainiko diren obretako bat.
Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdia urriaren 6tik azaroaren 27ra bitartean ospatuko da. Guztira 32 obra eskainiko dira horietatik bi euskaraz.
Kabia konpainiaren "Euria esan eta euria erortzea" da bi horietako bat, Marta Monfort antzoki sarearen udal arduradunak aurreratu duenez. .