Harremanetarako | Nor gara

Kanpezu - Arabako Mendialdea

Albisteak

Elebiduna naiz, aberatsa naiz.

Sentsibilizazio-kanpaina berria aurkeztu da

2011-09-21

Araban sentsibilizazio-kanpaina berria aurkeztu da, herritarren artean euskararen erabilera eta ikasketa bultzatzeko. Oraingo honetan honakoa da kanpainaren leloa: "Elebiduna naiz, aberatsa naiz" "Soy bilingüe, soy rico/soy rica".

Kanpaina hau Arabako Kuadrilla eta udaletan dauden Euskara Biziberritzeko Plan Nagusien (EBPN) barruan dago. Plan estrategiko horren ardatzetako bat herritarren sentsibilizazioa da, euskara erabil eta ikas dezaten.

Araba ez da elebakarra dagoeneko, Arabako habitat linguistikoa uste dugun baino aberatsagoa da, hiru hamarkadetan elebidunen kopurua %45era hurbildu baita.
Kanpaina honen protagonistak herritarrak dira, gaur egungo bizipen errealak dituztenak. Aukera eman digute euren testigantzak batzeko sentsibilizazio kanpaina honetarako. Horiei guztiei esker jakingo dugu bertatik bertara euskara ikasteak eta euskara eta beste hizkuntza batzuk erabiltzeak berekin dakartzaten bizipenak, esperientziak, zailtasunak edo poza.

Guztiek gure lurraldearen errealitatea islatzen dute. Gogora dezagun Araban 10.000 lagunek baino gehiagok ikasten dutela euskaltegietan eta autoikaskuntza zentroetan.
Gauzak horrela, ezagutzak gora egiten jarraitzen du, eta eguneroko erabilera sendotzeko, ezin dugu aipatu gabe utzi Mintzalaguna programa arrakastatsua. Programa horren bidez iaz 800 lagun inguru ziren 77 taldetan euskaraz hitz egiteko eta hainbat jarduera egiteko. Urrian hasiko da programa honetan izena emateko epea.

Euskarak gure lurraldean bilakaera iraunkorra, positiboa eta goranzkoa du, eta horrek gure autopertzeptzioan eragin beharko luke. Elebiduna izatea bera prestigiatu nahi dugu; izan ere, pertsona aberasteaz gain, aukerak biderkatu egiten ditu sozialki, profesionalki edo afektiboki. Jendartearen aldetik, bizikidetzari laguntzen dio, hizkuntza normalizazioari laguntzen diolako, eta era berean, berdintasunari laguntzen dio, objektiboki eta subjektiboki.
 

Dokumentuak

Facebook Twitter

erantzunak

   

Utzi zure erantzuna:

* duten eremuak derrigorrezkoak dira.
Izena*
E-posta*
Idatzi ezazu segurtasun kodea    
segurtasun kodea  
       

Euskararen agenda

atzera Maiatza 2012 aurrera
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031   
Harpidetu zaitez
© 2009 Euskaraba, Arabako Euskararen ataria - ARABAKO FORU ALDUNDIA
Probintzia plaza z/g, 01001 Vitoria-Gasteiz - Araba T.: 945 18 18 18
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A