Euskara maite duzu? Bidali zure argazkia!
Abenduaren 2a baino lehen
2011-11-16

Arabako Errioxako euskaltzaleak eta euskara zerbitzua lantaldeak, Euskararen Nazioarteko Eguna aitzakia izanik, honako erronka proposatzen dizu: euskaltzaleen argazkiekin osatutako mural bat egitea.
Honekin adierazi nahi duguna da, Arabako Errioxan euskaltzaleen komunitatea oso jendetsua dela.
Lagunduko gaituzu murala egiten? Lagunduko gaituzu erronka lortzen? Bidali zure argazkia abenduaren 2a baino lehen.
Ikusi jarraibideak lantaldearen blog berrian: http://www.euskaramaitedut.com/2011/11/euskara-maite-dut-argazkien-murala_14.html