Harremanetarako | Nor gara

Guardia - Arabako Errioxa

Albisteak

Errioxako Mintzalaguna egitasmoan izena emateko epea luzatu dute

Urriaren 28ra arte irekita

2011-10-11

Arabar Errioxan 15 egunez luzatu dute izena emateko aukera Mintzalaguna egitasmoan. Mahats bilketak direla eta epea luzatu dute urriaren 28ra arte. Zuian, Mendialdean eta Gasteizen urriaren 14an bukatuko dira epeak.

MINTZALAGUNA egitasmo koordinatua Arabar Errioxara eta Mendialdera iritsi da aurten. Bi kuadrilla horietan, aurretik ere, MINTZALAGUNAk proposatzen duena bezalako esperientziak izan dituzte, hau da,  euskaldunak euskaldunekin euskeraz hitz egiteko elkartzea. Aurten ordea, esperientzia horiek inguruko herrietara zabalduko dira eta modu koordinatu batez jardungo dute tokiko euskara elkarteak, kuadrilletako euskara zerbitzuak eta Topagunea euskara elkarteen federazioa.

Errioxa eta Mendialdeko egitasmoarekin batera duela hiru urte martxan ipini zen Zuiakoa koordinatuko da KUADRILLAN MINTZA programaren baitan.

MINTZALAGUNAk oso funtzionamendu erraza dauka:  euskaldunak talde txikietan elkartzea, nahi duten egun, ordu eta lekuan, nahi dutena egiteko,  ordu bete astean, gutxienez eta euskeraz.

Araba osoan daude horrelako egitasmoak martxan, Gasteizkoan esaterako 600 pertsona baino gehiago ibili ziren iaz asteroko dinamika horretan eta Gurasolagun zein Gaztelagun aldaerak proposatzen dira.  Egun hauetan ari dira hemen eta han informazio eta izen emate kanpainak egiten. Zuia, Mendialdean eta Gasteizen  urriaren 14an amaituko dira epeak, hurrengo asteetan taldeak elkartzen hasteko, Arabar Errioxan ordea, 15 egunez luzatu dute izena emateko aukera, urriaren 28ra arte, orain arteko mahats bilketak ez baitie beste ezertarako astirik utzi.  Informazioa eta izena emateko lekuak:  euskara elkarteen egoitzak, euskaltegiak, udaletxeak, Kuadrillako euskara zerbitzua edota kultur etxeak izaten dira.

Animatu, ipini zure euskara dantzan. 
ZU GABE EZIN, zatoz eta egin.
 

Facebook Twitter

erantzunak

   

Utzi zure erantzuna:

* duten eremuak derrigorrezkoak dira.
Izena*
E-posta*
Idatzi ezazu segurtasun kodea    
segurtasun kodea  
       

Euskararen agenda

atzera Maiatza 2012 aurrera
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031   
Harpidetu zaitez

Ba al zenekien?

Bazenekien...

Bazenekien...

© 2009 Euskaraba, Arabako Euskararen ataria - ARABAKO FORU ALDUNDIA
Probintzia plaza z/g, 01001 Vitoria-Gasteiz - Araba T.: 945 18 18 18
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A