Errioxako Euskaraz Bizi taldeak autobusa antolatu du Lodosara joateko
Lodosa-Sartaguda Ibaialde ikastolarekin elkartasuna
2012-02-03

Otsailaren 5ean, gaurko oztopoak batu egingo dira jai eta aldarrikapen kutsua izango duen ospakizun batean. Tolosako abesbatza, pailazoak, herri kirolak, bertso saioak edo Bizardunak, Ze Esatek! eta beste zenbait talde izango ditu lagun jaiak.
Lodosa-Sartagudako Ikastolaren egoera ez da erraza. Eremu ez euskaldunean kokatuta dagoen aldetik, ikastetxea egoera ekonomiko zaila bizi du eta horren aurrean Ikastolen Elkarteak laguntzeko deia luzatu du, izan ere, Euskarak Lodosako ikastola behar du.
Kanpaina berezi bat jarri da martxan, eta aurreneko egitasmoa "Euro bat, marrazki bat!" izenekoa izan da. Euskal Herriko ikastoletako ikasleek marrazki bana egin eta ikastetxe bakoitzak euro bat emango du matrikularik duen ikasle bakoitzeko. Horrez gain, Ibaialde Ikastolak gizarte osoari egin dio dei laguntza emateko, eta kontu korronte bat ere zabaldu du norberak bere ekarpen propioak egiteko.
Hemen egitaraua oso osorik!
ASSA IKASTOLAko Euskaraz Bizi taldeak autobusa antolatzea erabaki du igandeko ospakizunera joateko.
Prezioa: 10 € (ikastolan bertan eman beharrekoa)
Autobusaren ibilbidea: 9:30ean, Bastida; 9:40ean, Samaniego; 9:50ean, Biasteri-Laguardia; 10:00etan, Lapueblako rotondan; 10:05ean, Assako bidegurutzean; 10:15ean, Oionen.
Itzultzeko ordua: 19:30ean