Arabako II. Bertso-sorta kolektiboen lehiaketa
Izena emateko epea irekita
2011-10-21

Bertso-sorta kolektiboen lehiaketa bertsozaleei zuzendutako lehiaketa bat da. Lagunen artean bertso batzuk idatzi eta otsailean, 2012ko Kuadrilla arteko Bertso Txapelketa jokatzen den egunetan jendearen aurrean kantatu, kexatu, alaitu, aldarrikatu eta goxatu.
OINARRIAK
PARTEHARTZAILEAK: Arabako gazte eta helduen taldeak, 15 urtetik gorako kideek osatuak.
TALDEEN OSAKETA: Gutxienez 4 laguneko taldeak osatu ahalko dira. 2012ko Arabako Kuadrilla arteko txapelketan bat-batean kantatzen ez duten pertsonekin osatu beharko dira taldeak.
LANA: Sorta bakoitzak 3 bertso izango ditu gutxienez eta 6 gehienez.
SORTAK: Talde bakoitzak sorta bakarra aurkeztu ahal izango du fase bakoitzean.
LEHIAKETAREN EGITURA
Sailkapen fasea:
Urriaren 31a baino lehen eman beharko da izena, ARABAKO BERTSOZALE ELKARTEAN (tel: 945010505 – e-postaz: araba@bertsozale.com). Izena emateko taldearen izena, herria eta kontaktu bat nahikoa izango dira.
Abenduaren 23a baino lehen aurkeztuko dira fase honetarako bertso-sortak paperean, eta epaimahaiak Urtarrilaren 10erako jakinaraziko du eskualde bakoitzetik zein talde sailkatuko diren kanporaketetara.
KANPORAKETAK Otsailaren 3an hasi eta otsailaren 26an amaituko dira.
Sailkatutako taldeek eskualde mailako bertso-ligan kantatu beharko dituzte bertso-sortak. Fase honetan, bat-bateko txapelketarekin bat egingo du bertso-sorten lehiaketak.
Sailkatzen diren taldeei telefonoz jakinaraziko zaie zein duten prestatutako sorta kantatzeko lekua eta eguna.
FINALERDIAK: Martxoaren 10 eta 11an.
FINALA: Martxoaren 24an
GAIAK:
Kanporaketetako gaia “Herriko gertakizun bat” izango da.
Finalerdietara sailkatzen diren taldeentzat “Eskualdeko pertsonaiak”.
Finalistentzat gaia “Zer falta zaio Arabari?” izango da
NOLA BIDALI?
Posta arruntez bidaltzeko jatorrizko sorta eta bi kopia gutun-azal itxi batean, kanpoaldean taldearen izena jarrita. Barruan, beste zorro txikiagoan, taldea osatzen duten kideen izen-abizenak, helbidea eta telefonoa.
Posta elektronikoz bidaltzeko bi dokumentu doc formatuan (Word) taldearen izengoitiarekin. Batean bertsoak eta bestean egileen izen-abizenak, helbidea eta telefonoak. Epaimahaia antolatzaileak izendatuko du, eta bere erabakia aldaezina izango da.