Harremanetarako | Nor gara

Guardia - Arabako Errioxa

Albisteak

Arabako Errioxako Euskaltzaleek irudi berria

Kartel Lehiaketa aurkezteko epea azaroaren 14ra arte

2011-10-28

Arabako Errioxako Euskaltzaleak eta Euskara Zerbitzua lantaldeak irudi berria du. Euskararen normalizaziorako lanean ari den eragileen taldea da, eta irudi propio bat sortu dute eragile bakoitzaren identifikazio-marka edota irudia albo batean utziz helburu bakarrak biltzen dituelako: euskararen normalizazioa Arabako Errioxan. Euskararen normalizaziorako ezinbestekoa da eragile guztien arteko elkarlana eta koordinazioa eta sortu duten lantalde honekin eredu izan nahi dugu.

Hainbat alditan ikusiko zenuen “EUSKARA MAITE DUT” pegatina. Lantaldearen irudia jasotzen duen pegatinen banaketarekin hainbat helburu lortu nahi dituzte, besteak beste, euskaldun eta euskaltzaleen komunitatea jendetsua dela adierazi eta komunitate hau indartu, euskararen presentzia hobetu eskualdeko ospakizun desberdinetan (herritako jaiak edo antzeko ospakizunak) eta euskararekiko konpromiso bat adierazi. Aurtengo Euskararen Nazioarteko Egunaren ospakizun bateratuan, berriro ere egongo dira.

EUSKARA MAITE DUZU? Jarri pegatina.

Bestalde, Euskararen Nazioarteko Eguna 2011 iragartzeko Kartel Lehiaketa antolatu dute.

Kartelean honako testu hau jaso beharko da: “Euskararen nazioarteko Eguna. Ospakizuna bateratua. Bilar, 2011. Abenduak 2”. Zehaztutako testuaz gain, Arabako Errioxako euskaltzaleak eta euskara zerbitzua lantaldearen logoa agertu beharko da. Kartelean jasotako motibo edota elementuak identifikatu beharko dira Arabako Errioxarekin, ospakizun bateratua ospatzen den herriarekin eta euskararekin.

Lanak orijinalak eta aurrez argitaratu gabeak izango dira, eta beste edozein lehiaketan saritu gabeak izan beharko dira. Jatorrizko lanak entregatzeko epea 2011ko azaroaren 14an, 12:30ean, amaituko da.

Kartel lehiaketarako oinarriak.

Dokumentuak

Facebook Twitter

erantzunak

   

Utzi zure erantzuna:

* duten eremuak derrigorrezkoak dira.
Izena*
E-posta*
Idatzi ezazu segurtasun kodea    
segurtasun kodea  
       

Euskararen agenda

atzera Maiatza 2012 aurrera
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031   
Harpidetu zaitez
© 2009 Euskaraba, Arabako Euskararen ataria - ARABAKO FORU ALDUNDIA
Probintzia plaza z/g, 01001 Vitoria-Gasteiz - Araba T.: 945 18 18 18
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A