
Arabako Errioxa Ebro ibaiaren eta Kantabria eta Toloño mendilerroaren arteko tarte estuan dago, 316 km2–ko azalerarekin Arabako hegoaldean dago. Edafologia eta klima baldintza bikainak ditu nekazaritza ustiaketarako, batez ere mahatsaren ustiaketarako, eta horri esker, nortasun berezia du. Egoera geografiko hauek, paisaia eta klima berezia ematen dizkiote inguru honi, baita historia eta bertako jendearen izaerari ere.
Oszilazio termiko oso nabarmenak izaten ditu altitude eta mendizerrarekiko hurbiltasunarengatik. Negu latzak klimaren ezaugarrietako bat dira, hauetan termometroa, 10ºC zero azpira arte jaitsi daiteke eta uda berotsua da, bertan 30ºC-ak igarotzen dituztelarik. Udazkena eta udaberria leunak eta atseginak dira. Prezipitazio tasa 450 eta 600 mm-en tartean kokatzen da, horrela sail lehor eta bero batean sartuz.
Hauek dira Guardia - Arabako Errioxa Kuadrillako udalerriak:
Kontakturako datuak:
Guardia - Arabako Errioxa Kuadrilla
Gasteiz errepidea, 2
01300 Laguardia (ARABA)
Tel.:945 600252 Faxa: 945 621065
Euskara Araban
Euskalduntzea
Baliabideak
Esteka interesgarriak