Zazpikoloroa, Pirritx, Porrotx eta Mari Motots pailazo txundigarrien ikuskizun berria
Gasteizko Mendizorrotza kiroldegian
2011-11-24

Datorren domekan, azaroak 27, Pirritx, Porrotx eta Marimotots Zazpikoloroa izeneko ikuskizuna aurkeztuko dute.
“Zazpikoloroa” bi aldiz izango da ikusgai Mendizorrotza kiroldegian, eguerdiko 12:00etan eta arratsaldeko 18:00etan. Gasteizko Txozna Batzordeak antolatutako ikuskizunerako sarrerak 6,5 eurotan dira salgai, eta AEKko Zadorra euskaltegian edo internetez dituzu eskuragai.