Irakurketa Klub berria Gasteizen
Gasteizko Udal Liburutegi Sarean
2011-11-09

Gasteizko Udal Liburutegi Sareak 2011-12 kurtsoan bi irakurketa klub jarriko ditu martxan: bata, euskaraz; eta bestea, gaztelaniaz. Irakurleek adostutako irakurketei buruzko ideiak eta iritziak konpartitzeko bilguneak izango dira.
Saioak koordinatzaile batek zuzenduko ditu eta Udalaren Liburutegi Sareak beharko diren liburuez hornituko ditu.
Irakurketa Kluba euskaraz:
Adina: 18 urtetik gora.
Tokia: Iparralde gizarte etxean
Eguna: asteazkenetan, 15 egunean behin.
Ordua: 19:30etik 21:00etara
Hasteko eguna: azaroaren 16an.
Izen-ematea: dohainik.
Izena emateko epea: Gizarte etxeko liburutegian azaroaren 12ra arte. Ondoren, eta tokiak diren bitartean, urte osoan zehar egongo da izena ematerik.