Haur eleaniztunen gurasoentzako hitzaldiak
Gasteizen urtarrila eta otsailean zehar
2012-01-19

2011-2012 ikasturtean, bigarren aldiz, gurasoentzako hitzaldi-sorta bat antolatu du Arabako Foru Aldundiko Euskararen Foru Zerbitzuak. Hitzaldi-sorta horren helburua da , alde batetik, familia bidezko euskararen transmisioan eragitea, eta bestetik, gurasoek hizkuntzekiko dituzten hainbat eta hainbat kezka argitzen ahalegintzea.
Hizlariek ingurune multikulturaletan bizi garen eta seme-alabak eskolaratu ditugun gurasooi hainbat oinarri eta aholku proposatuko dizkigute.
Alde batetik, euskara ez dakiten gurasoek hainbat zalantza izaten dituzte: batzuk, seme-alaben ikaste prozesuaren inguruan eta beste batzuk, euskarazko ereduetan ikasten ari direnez eta beraiek euskara ez dakitenez ezin izango ote dieten behar bezala lagundu etxeko lanak egiteko garaian.
Bestalde, guraso euskaldun askoren kezka izaten da seme-alaben hizkuntza-ohiturena: lagunartean eta beste hainbat egoeretan euskaraz egitea nahi genuke baina gaztelaniak indar handia duen testuinguru batean bizi gara. Horri begirako ideiak eta aholkuak ere emango dira.
Jarduera hau Gasteizko Berritzeguneekin eta Denon Eskolarekin elkarlanean egiten da, eta Ebete hizkuntza zerbitzuetako Iñaki Eizmendik koordinatuko du.
Hitzaldiak interesguneen arabera antolatu dira, baina iaz bezala Gasteizko erdigunean egin beharrean, (Ignacio Aldecoa Kultura Etxean), hartzaileak dauden lekuetara joko da, ikastetxeetara eta Gizarte Etxeetara.
Hitzaldi guztiak nahiko jarraian izango dira, bi hilabeteren barruan egingo dira, urtarrilaren 24tik 30era lehenengo lau hitzaldiak eta besteak otsailean zehar.
Izenburuek garbi adierazten dute hartzailea nor den eta zein den helburua. Urtarrileko hitzaldietako gaiak honako hauek dira.
Hitzaldietara joateko ez da gonbite berezirik behar, entzuteko eta parte hartzeko gogoa baino ez, eta ikastetxeetan egiten direnean bertako gurasoak ez direnek ere parte har dezakete. Hitzaldi bakoitza leku diferenteetan izango direnez, komeni da begiratzea hemen eskaintzen zaizuen esku orrian.