Harremanetarako | Nor gara

Gasteiz

Albisteak

Erregea eta bufoia

Ostegunean Gasteizko Kultura Etxean bertso-trama

2010-06-17

Ander Lipus antzezleak bufoiaren papera jokatuko du eta Andoni Egaña bertsolariak, berriz, erregearena. Hirugarren kide bat ere izango du emanaldiak: gai-jartzaile gisara arituko den Unai Elizasu, hain zuzen ere.

Ander Lipus antzezleak bufoiaren papera jokatuko du eta Andoni Egaña bertsolariak, berriz, erregearena. Hirugarren kide bat ere izango du emanaldiak: gai-jartzaile gisara arituko den Unai Elizasu, hain zuzen ere.
“Hitza Kultura Etxean” programaren barruan hurrengo ostegunean, hilak 17, Gasteizko Ignacio Aldecoa Kultura Etxean arratsaldeko 20:00etatik aurrera, bertsoa eta antzerkia uztartuko dituen Erregea eta Bufoia ikuskizunak bertsolariaren eta aktorearen arteko norgehiagoka izango du ardatz. Ekitaldia Arabako Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol sailak antolatzen du eta udaberriko programaren azken saioa izango da.
Erregea eta bufoia, nor baino nor, bertsolaria eta aktorea!!
Nork apainduko ote du hitza hobeto da, erregea eta bufoiaren arteko borroka honetan esperimentatu nahi den jolasa.
Bertsoa eta antzerkia, antzezlea eta bertsolaria. Norgehiagoka honetan, gehiago nor izango?
Tokian tokiko herrira eta egoeretara zaldunak prestatutako gaiek, erabateko bapatekotasuna emango dio emanaldiari.
Aktoreak, pertsonaia ezberdinak baliatuko ditu bertsolariaren hitzei aurre egiteko. Ez du lan erreza izango, bertsolaria errege baita hitzarekin jolasten. Bufoiak berriz, erregearekin jolastu nahi du, burla eta trufa eginez.
Erregea eta bufoia, nor baino nor, bertsolaria eta aktorea!!

Facebook Twitter

erantzunak

   

Utzi zure erantzuna:

* duten eremuak derrigorrezkoak dira.
Izena*
E-posta*
Idatzi ezazu segurtasun kodea    
segurtasun kodea  
       

Euskararen agenda

atzera Otsaila 2012 aurrera
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
272829    
Harpidetu zaitez
© 2009 Euskaraba, Arabako Euskararen ataria - ARABAKO FORU ALDUNDIA
Probintzia plaza z/g, 01001 Vitoria-Gasteiz - Araba T.: 945 18 18 18
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A