Harremanetarako | Nor gara

Gasteiz

Albisteak

Arabatik Arabara Euskaraz

XVI. Jagon Jardunaldiak

2011-11-10

Azaroaren 11n, ostiralean, Akademiaren Sustapen batzordeak antolatuak, XVI. Jagon Jardunaldiak egingo ditu Euskaltzaindiak, Gasteizen, Artium Museoan, "Arabatik Arabara euskaraz" izenburupean.

Araban euskarak suspertze bizkorra izan du, azken 40-50 urte hauetan. Horiek horrela, euskararen iragana, egungo egoera eta etorkizunari buruz hausnartzeko, Arabako euskaldunen ezaugarriak zein diren ikasteko, euskarari buruzko diskurtso berriaz iritziak trukatzeko antolatu ditu Euskaltzaindiak XVI. Jagon jardunaldiak, Arabako elkarte eta erakundeekin batera, Arabako Foru Aldundiaren laguntzarekin.

Era berean, hainbat administraziotan garabidean den hizkuntza politika edota Arabako gizartearen eremu desberdinetatik, euskararen erabilera sustatzeko edo euskarari beste arlo batzuetan sarbidea emateko asmoz, abiatu diren egitasmoak aztertu eta hizpide ere izango dira jardunaldi hauetan.

Egitarau oparoaren goizeko saioan, besteak beste, honako gai hauek jorratuko dituzte:

-Manu Ruiz Urrestarazu, “Izena, izana”.

-Jon Aizpurua, "Azken hogeita bost urteotako Euskararen bilakaera Araban".

-Olatz Altuna, “Araban euskararen kale-erabilerari buruzko datuak, bilakaera eta prospekzioa”.

-Miel A. Elustondo, “Arabako herri-ekimenaren lana euskararen normalizaziora bidean: atzo eta gaur”.

-Iñaki Martinez de Luna, “Euskararen inguruko diskurtso berria Arabarako: gogoeta eta proposamena”.

Arratsaldeko saioan, berriz, mahai-inguruko solasaldian, Patxi Martínez de Marigorta, Eusko Jaurlaritza Herri Administrazioetan Hizkuntza Normalizatzeko zuzendaria, Natxo Urkixo, Laudioko alkatea, Josune Irabien, Amurrioko alkatea eta Jokin Larrañaga, Arabako Foru Aldundiko Euskararen Foru Zerbitzuko buruak parte hartuko dute. Horren ostean, 15 minutuko txanda banatan, honako hauek:

-Ane Pedruzo eta Esti Rodriguez, “Gasteizko Mintzalaguna, bost urtez euskaldunak batuz”.

-Juan Mari Juaristi, “Gure koadrilan euskaldun franko eta gainera bertsotan”.

-Ainhoa Arriaga eta Manex Agirre, “Arabako euskarazko hedabideen orainaz eta geroaz”.

-Idoia Illarramendi, “Euskara planak aisialdi arloko elkarteetan”.

-Estiñe Astorkia eta Naroa Cuesta, “Merkataritzan eta ostalaritzan euskararen erabilera sustatzeko praktika onak”.

Izen-ematea:

Euskaltzaindiaren XVI. Jagon Jardunaldiak irekiak izango dira, bai eta doakoak ere, eta entzule bezala nahi duena joan daiteke.

Izena emateko epea azaroaren 10ean amaituko da. Izena emateko sakatu hemen. (Oharra: galdera ipintzen duen eremuan, XVI. Jagon Jardunaldietan entzule bezala joan nahi dela jarri behar da).

Dokumentuak

Facebook Twitter

erantzunak

   

Utzi zure erantzuna:

* duten eremuak derrigorrezkoak dira.
Izena*
E-posta*
Idatzi ezazu segurtasun kodea    
segurtasun kodea  
       

Euskararen agenda

atzera Maiatza 2012 aurrera
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031   
Harpidetu zaitez
© 2009 Euskaraba, Arabako Euskararen ataria - ARABAKO FORU ALDUNDIA
Probintzia plaza z/g, 01001 Vitoria-Gasteiz - Araba T.: 945 18 18 18
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A