Harremanetarako | Nor gara

Gasteiz

Agenda

  atzera Ekaina 2010 aurrera  
 
  123456 
 78910111213 
 14151617181920 
 21222324252627 
 282930     
 

ekainak 02

Gasteiz - Ipuin kontalaria

BI AZERI ESTU ETA LARRI (La patata tropical)

BI AZERI ESTU ETA LARRI (La patata tropical)

Noiz: 18:00
Non: Gasteiz. Judimendi gizarte etxea
Dokumentua: deskargatu

Amona Josepa “Ongi etorri” baserritik etorri zaigu ipuinak kontatzera. Istorio polita non azeriak, txorimaloak, oilarrak, igelak eta abarrak agertzen diren.

5-9 urte. Gonbit-txartela.

Facebook Twitter

ekainak 04

Gasteiz - Tailerrak

EGIN EZAZU ZURE ARROPA

EGIN EZAZU ZURE ARROPA

Noiz: 22:00-00:00
Non: Gasteiz. Aldabe Gizarte etxean.
url: ikusi
Dokumentua: deskargatu

5 €

Egunak: maiatzak 14, 21, 28, ekainak 4.

Facebook Twitter

ekainak 04

Gasteiz - Antzerkia

KARAKOLAREN GAUA. ESKALE BATEN ISTORIOA

Noiz: 20:30
Non: Gasteiz. Aldabe antzokia

KALDEARTE 2010

ZURRUNKA ANTZERKI TALDEA

Facebook Twitter

ekainak 05

Gasteiz - Jaia

ALBOKA TOPAKETA HERRIKOIA

ALBOKA TOPAKETA HERRIKOIA

Noiz: 11:00etatik aurrera
Non: Otazu.
Dokumentua: deskargatu

EGITARAUA

11:00etan albokarien topaketa
11:30etan kalejira Otazu herrian barrena
13:30etan alboka emanaldia
15:00etan herri bazkaria
16:00etan bazkalostean musikarien inprobisazioa eta umeentzat ikuskizun-tailerra “imaginaciones nai”ren eskutik
18:30 alboken zozketa
19:00 Bidaia duo eta Adarrots taldeen kontzertuak.

Badago akanpatzeko lekua.

Facebook Twitter

ekainak 05

Gasteiz - Beste batzuk

GASTEIZ KANTUZ

GASTEIZ KANTUZ

Noiz: 12:30
Non: Gasteiz. Gorbea Bodegoiko plazatik

Euskara lagun, kantuak biltzen gaitu. Eta hala, hilean behin –hilabeteko lehen larunbatean–,  Gasteizko kale gunea dugu topaleku.

Gasteizko kantuzaleok aspalditik geneukan taldean eta geure hirian kantatzeko gogo bizi. Eta Euskal Herriko beste hiri eta herri askotako esperientzia ezagututa –kalean kantu jira–, herri iniziatiba baten bidez, hainbat kantu taldetako lagun biltzea lortu genuen, bi helburu nagusiren baitan:

  • Euskal kantutegiko hainbat kantu-mota berreskuratu eta taldean kantatzea. Denetarikoak –tradizionalak, amodiozkoak, itsas girokoak, satirikoak, kantu sozialak, protestakoak, errebindikaziozkoak, modernoak…
  • Kantua bitarteko, gure hizkuntza suspertu eta beraren erabilera kalera, hirira, ateratzea. Euskara jalgi hadi plazara!
     

Animatu eta parte hartu!
 

 

Facebook Twitter

ekainak 09

Gasteiz - Ipuin kontalaria

ZERGATIK DAGO HAINBESTE HARRI IBAIEN ONDOAN (Te espero en la luna)

ZERGATIK DAGO HAINBESTE HARRI IBAIEN ONDOAN (Te espero en la luna)

Noiz: 18:00
Non: Gasteiz. Ariznabarra gizarte etxea.
Dokumentua: deskargatu

“Kami” hitzak papera esan nahi du eta “Kamishibaia”-k, paperezko antzerkia. Kamishibaiaren teknika Japonian sortu zen duela 70 urte. Hasiera batean berriak emateko erabiltzen zuten, gero Japoniako gerlarien antzinako istorioak kontatzeko, eta gaur egun ipuinak nahiz eskolako ikasgaiak modu dibertigarri batean ikasteko erabiltzen da.

5-7 urte. Gonbit-txartela. Mantala edo arropa zaharra ekarri

Facebook Twitter

ekainak 09

Gasteiz - Magia ikuskizuna

MAGIADERIAK (Mago Marsel)

MAGIADERIAK (Mago Marsel)

Noiz: 18:00
Non: Gasteiz. Arriaga gizarte etxea.
Dokumentua: deskargatu

Txanpon batzuk, kristalezko edalontziak eta zapi gorria, ah! eta publikoaren laguntzarekin Marsel magoak irribarreak, barre algarak eta harridura aurpegiak sortaraziko ditu. Bitarteko posibleekin ezina lortuko du.

6-12 urte. Gonbit-txartela.

Facebook Twitter

ekainak 10

Gasteiz - Txotxongiloak

HAU NATURA! AIREA, LURRA ETA URA (Bihar Taldea)

HAU NATURA! AIREA, LURRA ETA URA (Bihar Taldea)

Noiz: 19:30
Non: Gasteiz. Iparralde Gizarte Etxeko plazan
Dokumentua: deskargatu

Eskularru txotxongiloko ikuskizuna, Agenda 21eko gaiak zabaltzeko pentsatuta eta lehen hezkuntzako lehenengo zikloko ikasleentzat nagusiki. Uraren garrantzia biziaren hasieratik jorratzen da, bai eta garbi mantentzeko beharra ere, izaki bizidunen jarraitasuna eta aniztasuna mantentzeko.

5-8 urte.

Facebook Twitter

ekainak 10

Gasteiz - Zine emanaldia

80 egunean

80 egunean

Noiz: 20:00 / 22:30
Non: Gasteiz. Guridi zinemak

Sarrera: 2,5 €

Axun, 70 urteko emakumea, alabaren senar ohia zaintzera joango da ospitalera. Bere ezusterako, ondoko gaixoa zaintzen duen emakumea Maite da, nerabezaroko lagun mina, 50 urte luzetan ikusi ez duena. Gaztetan zuten kimika oraindik bizirik dagoela somatuko dute berehala. Axolagabe gozatu eta dibertitzen dira elkarrekin, Axun, Maite lesbiana dela jabetzen den arte. Bere sentimenduak dudan jarriko ditu Axunek: zer jarraitu, burua edo bihotza?

Facebook Twitter

ekainak 11

Gasteiz - Txotxongiloak

IPUIN TXOTXONGILOAK

IPUIN TXOTXONGILOAK

Noiz: 18:00
Non: Gasteiz. Goiuri jauregia
Dokumentua: deskargatu

Goiuri jauregia (Aihotz plaza) txotxongilo antzoki erraldoia bihurtuko da. Erakusketa batean bezala, pertsonaia ibiltari batek gidatuko ditu ikusleak 11 ipuin irudikatzen duten txokoetan zehar, hartara konpainia gasteiztarrak azken 15 urteetan sortu dituen ikuskizunak birpasatuz. Esku- eta hagaxka-txotxongiloak, hemengoak eta hangoak, maskarak eta buruhandiak, Altzateko Jauna eta Ahatetxo Itsusia, piraten istorioak eta kondaira afrikarrak... Hori dena eta askoz gehiago estatuko panoraman gehien nabarmendu den txotxongilo konpainia baten atzera begirakoan. Ohorezko Fetén saria haur antzerkian egindako ibilbide osoari. Sarrera behar duen ikuskizuna, jende orori zuzendua (*).

(*) Emanaldi bakoitzeko 30 pertsona sar daitezke gehienez (10 saio). Sartzeko sarrera ekainaren 7tik (astelehena) aurrera erosi ahalko da, KALDeARTEk Postetxe plazan jartzen duen informazio gunean; prezioa: euro bat.

Facebook Twitter

ekainak 11

Gasteiz - Bertsolaritza

ARABARRAK vs. MITIKOAK

Noiz: 21:00
Non: Gasteiz. Gaztetxea.

Protagonistak: Sebastian Lizaso, Mikel Mendizabal eta Iñaki Murua VS Iñaki Viñaspre, Oihane Perea, Ekaitz Samaniego.

Facebook Twitter

ekainak 12

Gasteiz - Antzerkia

OLYMPIKAS

OLYMPIKAS

Noiz: 12:00
Non: Gasteiz. Andra Mari Zuriaren plaza
url: ikusi

KALDEARTE 2010

HORTZMUGA

Imajina ezazu herri txiki eta ezezagun bat, han zehar, lurraren beste muturrean.

Imajina ezazu herrialde horretako 3 emakume atletarik onenek osatutako kirol ordezkaritza.

Imajina ezazu emakume hauek ameskeria daukatela eta Olinpikoak direnarekin egiten dutela amets.

Eta goiz jeikia egun sentia ez denez, eta ametsak ekinaren ekinez lortzen direnez, imajina ezazu orain kirol ordezkaritza horrek kirol erakusketa abian jarriko duela mundu osoan zehar publikoaren oniritzia jasotzeko eta komunikabideen arreta deitzeko. Haien helburua hauxe da, Nazioarteko Batzorde Olinpiarrak (NBO) onartzea 2012ko Londreseko Joko Olinpikoetan parte hartzea haien herria ordezkatuz.

Imajina ezazu errealitateak fikzioa gainditzen duela, eta hasiera batean, gimnasia erakusketa gogotsu eta inuzente moduan plazaratzen dena, trebes amaitzen dela.

Imajina, imajina, imajina...

Facebook Twitter

ekainak 12

Gasteiz - Txotxongiloak

IPUIN TXOTXONGILOAK

IPUIN TXOTXONGILOAK

Noiz: 11:00 / 18:00
Non: Gasteiz. Goiuri jauregia
Dokumentua: deskargatu

Goiuri jauregia (Aihotz plaza) txotxongilo antzoki erraldoia bihurtuko da. Erakusketa batean bezala, pertsonaia ibiltari batek gidatuko ditu ikusleak 11 ipuin irudikatzen duten txokoetan zehar, hartara konpainia gasteiztarrak azken 15 urteetan sortu dituen ikuskizunak birpasatuz. Esku- eta hagaxka-txotxongiloak, hemengoak eta hangoak, maskarak eta buruhandiak, Altzateko Jauna eta Ahatetxo Itsusia, piraten istorioak eta kondaira afrikarrak... Hori dena eta askoz gehiago estatuko panoraman gehien nabarmendu den txotxongilo konpainia baten atzera begirakoan. Ohorezko Fetén saria haur antzerkian egindako ibilbide osoari. Sarrera behar duen ikuskizuna, jende orori zuzendua (*).

 (*) Emanaldi bakoitzeko 30 pertsona sar daitezke gehienez (10 saio). Sartzeko sarrera ekainaren 7tik (astelehena) aurrera erosi ahalko da, KALDeARTEk Postetxe plazan jartzen duen informazio gunean; prezioa: euro bat.

Facebook Twitter

ekainak 13

Gasteiz - Txotxongiloak

IPUIN TXOTXONGILOAK

IPUIN TXOTXONGILOAK

Noiz: 11:00 / 18:00
Non: Gasteiz. Goiuri jauregia
Dokumentua: deskargatu

Goiuri jauregia (Aihotz plaza) txotxongilo antzoki erraldoia bihurtuko da. Erakusketa batean bezala, pertsonaia ibiltari batek gidatuko ditu ikusleak 11 ipuin irudikatzen duten txokoetan zehar, hartara konpainia gasteiztarrak azken 15 urteetan sortu dituen ikuskizunak birpasatuz. Esku- eta hagaxka-txotxongiloak, hemengoak eta hangoak, maskarak eta buruhandiak, Altzateko Jauna eta Ahatetxo Itsusia, piraten istorioak eta kondaira afrikarrak... Hori dena eta askoz gehiago estatuko panoraman gehien nabarmendu den txotxongilo konpainia baten atzera begirakoan. Ohorezko Fetén saria haur antzerkian egindako ibilbide osoari. Sarrera behar duen ikuskizuna, jende orori zuzendua (*).

(*) Emanaldi bakoitzeko 30 pertsona sar daitezke gehienez (10 saio). Sartzeko sarrera ekainaren 7tik (astelehena) aurrera erosi ahalko da, KALDeARTEk Postetxe plazan jartzen duen informazio gunean; prezioa: euro bat.

Facebook Twitter

ekainak 15

Gasteiz - Zine emanaldia

ESTRALURTAR LURRALDEA

ESTRALURTAR LURRALDEA

Noiz: 19:30
Non: Gasteiz. Ignacio Aldecoa Kultura Etxea

‘Estralurtar Lurraldea’ 2007. eta 2008. urteetan Australian, Japonian eta Gasteizen grabatutako dokumentala da. Abiapuntua da autoreak ‘Munduarimundo’ proiektuaren barruan egindako bidaia, zeina Internet-en bidez jarraitu ahal izan zen. “Zintak bidaien egunerokotasuna islatzen du, baina bidaia aitzakia baino ez da beste kontu batzuen gainean mintzatzeko, adibidez, bere errealitatetik kanpo dagoen tokia bisitatzen duenaren begiradaz nahiz horrek sortarazten dizkion bizipenez, betiere era poetiko batera agertuta”, azaldu du Ander Elorzak.

Ander Elorza zuzendaria, gidoilaria, editorea eta aktorea da; Jon Urdangarin eta Alberte García Vieites kamera-operadore aritu ziren; eta Joseba Elorza soinu-teknikari. Lanaren iraupena 78 minutukoa da eta zenbait elkarrizketa tartekatzen ditu genero eta estiloen arteko nahasketa moduko zinta batean; izan ere, Dogmaren edo Frantziako zine dokumentalaren tradizio luzearen eraginak ditu, besteak beste.

Facebook Twitter

ekainak 16

Gasteiz - Hitzaldia

RIKARDO ARREGI

RIKARDO ARREGI

Noiz: 20:00
Non: Gasteiz. Artiumeko emanaldi aretoan

Arterako hitzak

Rikardo Arregi poetak Txomin Badiola aukeratu du (The war is over, ARTIUM Bildumakoa)

Babeslea: Mondragon Lingua

Facebook Twitter

ekainak 17

Gasteiz - Bertsolaritza

ERREGEA ETA BUFOIA

ERREGEA ETA BUFOIA

Noiz: 20:00
Non: Gasteiz. Ignacio Aldecoa Kultura Etxea.
Kontaktua: ccultura@alava.net
Dokumentua: deskargatu

BERTSO-TRAMA

Andoni Egaña bertsolariak eta Ander Lipus aktoreak bertsoa eta antzerkia uztartzen dituen saioa eskainiko digute. Gai-jartzailea: Unai Elizasu.

Facebook Twitter

ekainak 20

Gasteiz - Mendi txangoa

GEUREKIN MENDIRA

Noiz: 9:00
Non: Gasteiz. Lovaina plaza
Kontaktua: geurekinmendira@gmail.com

ILUNTZAR (727M) AULESTIA (BIZKAIA)

Facebook Twitter

ekainak 22

Gasteiz - Poesia emanaldia

KOMUNEKO PAPEREAN

KOMUNEKO PAPEREAN

Noiz: 20:30
Non: Gasteiz. Parral taberna
url: ikusi

ASTEARTE KULTURALAK

Idatzitako poemen erezitaldia. Poesia & musika.

Bi anai bi anaiek osatzen dute. Imanol Epelde Pagola eta Mattin Epelde Pagola dira Bi anai. Urte eta erdiz www.27zapata.com blogean Imanolek argitaraturako poemak hartu eta Mattin Epelde Pagolak musika jarri die eta elkarrekin osatu dute Komuneko paperean izeneko ikuskizuna. Poema hauek komuneko paperean idatziak dira eta komunean irakurtzekoak. Horregatik komun bihurtuko dute emanaldi-aretoa, eta giro intimistan horzkadaka errezitatuko eta kantatuko dituzte poemak, inor indiferente ez uzteko ahaleginean.

Facebook Twitter

ekainak 24

Gasteiz - Liburu aurkezpena

GASTEIZKO IRAKURLE KLUBA

GASTEIZKO IRAKURLE KLUBA

Noiz: 19:30
Non: Gasteiz. Hikaateneoan (Pintore kalea 13)
Kontaktua: iban.zaldua@ehu.es

Liburua: Apokalipsia guztioi erakutsia

Egilea: Joseba Gabilondo.

Argitaletxea: Erein, 2009.

Joseba Gabilondo Estatu Batuetatik bideo-konferentzia bitartez.

Neolitikoan hasten den eta 2050. urtean amaitzen den idazlan honek, historia, politika eta sexua nahasten ditu, sorreran Euskal Herria gertaera akzidental bat izan zela proposatuz, baina, halaber, 2050. urtean independentzia lortuko duela aldarrikatuz- jakina, inork espero ez duen moduan. Euskal Herrian egun nagusi den errealismo serio eta nihilistaren aurka, Gabilondok ironia, kritika, barrea, irakurtzeko plazera eta guztiok barnean daramatzagun desira eta pasiorik indartsu eta ilunenak inbokatzen ditu. Emaitza: irakurleak barre eta negar egiten duelarik, Euskal Herriko historia eta politika zortzi ikuspuntu eta estilo erabat berritatik sofistikazioz irakurriko ditu zortzi ipuinetan. Umberto Eco, Carvalho, Pedro Paramo, The Clash, Julio Cortázar, Anne Rice, eta Jonatahn Swift nahasi, ondo astindu eta jela apur batez liburu bakar batean zerbitzatzen dizkigu Gabilondok. Honako pertsonaiak ere azaltzen dira liburu lehergarri, intelektual, eta barre-eragile honetan: Arzallus, Angelina Jolie, Guggenheima, XVI. mendeko euskal idazle shakesperear bat, Shakespeare bera, banpiroak, Japongo mafia/yakuzak, Joseba Lakarra, Patxi López, Venezuelako selba, Tarifako bi etorkin, British Museumeko liburuzainak, lamiak, Banco Guipuzcoanoko langile bat, Lope de Agirre eta Txinako uyghurrak.

Facebook Twitter

ekainak 26

Gasteiz - Beste batzuk

ZAHARRAZ HARRO MENDI-BIZIKLETA IRTEERA

Noiz: 10:00
Non: Gasteiz. Etxauri plaza
url: ikusi

Alde Zaharreko Etxauri plazatik abiatuta, Mendi-bizikleta irteera bat burutzea da gure helburua. Kalea eta mendia erabiltzeko askatasun aldarrikapena egitea merezi duela ikusi dugu, zangotraba burokratikoetatik at (bahimenak, seguruak, anbulantzia, medikua...).

Facebook Twitter

Euskararen agenda

atzera Maiatza 2012 aurrera
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031   
Harpidetu zaitez
© 2009 Euskaraba, Arabako Euskararen ataria - ARABAKO FORU ALDUNDIA
Probintzia plaza z/g, 01001 Vitoria-Gasteiz - Araba T.: 945 18 18 18
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A