| Otsaila 2012 | ||||||||
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||||
| 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | ||
| 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | ||
| 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | ||
| 27 | 28 | 29 | ||||||
Gasteiz - Musika emanaldia
Lisabö

Antolatzailea: Jimmy Jazz
Noiz: 21:00
Non: Gasteiz. Jimmy Jazz aretoan
"Animalia lotsatuen putzua" diskaren aurkezpena.
Animalia lotsatuen putzua disko akigarria da. Etenik gabe entzutea unagarria da. Hala ere, entzunaldia etetea ez da erraza. Haiek diote zenbait hilabetetan eta hainbat saiakera egin ondoren diskoaren oinarria lau astetan gauzatzen dutela, eta grabatzera sartu baino lau egun lehenago erdia ere aldatzen dutela. Datak azken muturreraino eramaten dituzte. Denborak hala agintzen die, eta ezin gehiagoko larritasun horretan lan egiten ikasi dute…
Gasteiz - Tailerrak
"Euskara pil-pil erara" sukaldaritza ikastaroa

Antolatzailea: Gasteizko Mintzalaguna
Noiz: 18:00 - 20:30
Non: Gasteiz. Errexala elkartean (Aiztogile, 62)
url: Gasteizko Mintzalaguna
Dokumentua: deskargatu
Laugarren saioa: (helduentzako saioa) Sumendiak patata-harriarekin.
Prezioa:
* mintzalagunek eta gurasolagunek: 7,5€
* umeek: 5€
* beste guztiek: 10€
Izena emateko: mintzalaguna@geugasteiz.com helbidera idatzi zuen izen-abizenak, telefonoa eta parte hartu nahi duzuen saioa zehaztuz.
Eraman beharrekoak: amantala, gosea eta ondo pasatzeko gogoa!
Gasteiz - Hitzaldia
Nola lagundu seme-alabei euskara erabil dezaten?

Antolatzailea: Arabako Foru Aldundia
Noiz: 18:00
Non: Gasteiz. Ibaiondo Gizarte Etxea
Dokumentua: deskargatu
Hizlaria: Iñaki Eizmendi. Gizarte Hezitzailea.
Guraso euskaldun askoren kezka izaten da seme-alaben hizkuntza-ohiturena: lagunartean eta beste hainbat egoeretan euskaraz egitea nahi genuke baina gaztelaniak indar handia duen testuinguru batean bizi gara. Horri begirako ideiak eta aholkuak emango dira bi hitzaldi hauetan.
Hitzaldia euskaraz izango da.
Gasteiz - Musika emanaldia
Ze Esatek! kontzertuan

Antolatzailea: Jimmy Jazz
Noiz: 21:00
Non: Gasteiz. Jimmy Jazz
Sarrera: 5/8 euro
Tickets: Gora Taberna, www.kulturalive.com
Gasteiz - Hitzaldia
Nola lagundu seme-alabei euskara erabil dezaten?

Antolatzailea: Arabako Foru Aldundia
Noiz: 18:00
Non: Gasteiz. Ibaiondo Gizarte Etxea
Dokumentua: deskargatu
Hizlariak: Edu Zelaieta, Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea. Iñaki Eizmendi.,Gizarte Hezitzailea.
Guraso euskaldun askoren kezka izaten da seme-alaben hizkuntza-ohiturena: lagunartean eta beste hainbat egoeretan euskaraz egitea nahi genuke baina gaztelaniak indar handia duen testuinguru batean bizi gara. Horri begirako ideiak eta aholkuak emango dira bi hitzaldi hauetan.
Hitzaldia euskaraz izango da.
Gasteiz - Hitzaldia
¿Cómo ayudarles en las tareas escolares si no sabemos euskera?

Antolatzailea: Arabako Foru Aldundia
Noiz: 18:00
Non: Gasteiz. Lakua-Sansomendi Gizarte Etxea
Dokumentua: deskargatu
Hizlaria: Iñaki Eizmendi. Gizarte Hezitzailea.
Euskara ez dakiten gurasoei seme-alabei eskolako lanetan laguntzeko tresnak eta aholkuak eskainiko zaizkie hitzaldi honetan.
Hitzaldia gaztelaniaz izango da.
Gasteiz - Mendi txangoa
GEUrekin mendira: Matxategi- Kastillo

Antolatzailea: GEU Elkartea
Noiz: 8:30
Non: Gasteiz. Mendizorrotzako aparkalekuan.
Kontaktua: Xabi 945 200973
url: Mendi-egitaraua
MATXATEGI - KASTILLO (799)
Abiapuntua: Ubidea
Iraupena: goizekoa (igoera denbora 1:30)
Zailtasuna: erraza.
Gasteiz - Irakurle kluba
Gasteizko Irakurle Kluba

Antolatzailea: Gasteizko Irakurle Kluba
Noiz: 20:00
Non: Gasteiz. Ignacio Aldecoa Kultura Etxea (Floridako ibilbidea, 9)
Kontaktua: Gasteizko Irakurle Kluba
Dokumentua: deskargatu
Liburua: Hau gizon bat bada
Idazlea: Primo Levi
Argitaletxea: Alberdania, 2011.
Itzultzailea: Mikel Irurtia
Deuseztatze esparruek ez dute liburu ederragorik inon. Literatur alderdia du eder Hau gizon bat bada liburuak, lekukotza alderdia ez ezik. Zaila da noski edertasunaz hitz egitea gizakiaren gauzaki bihurtze prozesuaren kronika lazgarriaz ari bagara, inoiz izan den krimenik handienaz ari bagara, baina Primo Levik lortu zuen bere lekukotza emateaz gain edo emanda ere literatur maisulan bat ontzea.