Harremanetarako | Nor gara

Aņana

Albisteak

Gasteiz/Aramaio bertso lehia

Apirilak 11, Zigoitiako aretoan

2010-04-11

Arabako Kuadrillen arteko bertso txapelketak giro eta lehia aparta sortu du honezkero Araban zehar. Mugakide diren herri eta Kuadrilletan lehia piztu da. Lehiaketa ez da buruz burukoa Kuadrillaz Kuadrillakoa baizik, maila pertsonaletik eskualde mailakora igaro da, ez horregatik lehiarik gabe. Girorik ez da falta, beraz. Bertsolari onena nor den baino zein Kuadrillatan den bertsolaritza talderik onena ari dira astez astezko lehiaketetan erabakitzen. Amurizak esan zuen bezala, bertsolaritza hitzaren kirol nazionala da.

Lehen faseko 3 ligetan batezbesteko 55 bertsozale elkartu dira saio bakoitzean, 80 eta 100era ere heldu direlarik leku batzuetan. Jendea pozik, bere taldearen gaiak jartzen, epaitzen, bazkari edo afariak prestatzen, saioa grabatzen, . . . eta batez ere animatzen, txalotzen, . . . bere taldearekin taldean gozatzen eta sufritzen. Zer gehiago eskatu dakieke Arabako bazter gehienak bertsoz busti dituen lehen faseko ligei?
Orain, Gasteiztik Kakiturri-Ehari taldeak, Zuia-Gorbeialdetik Aramaiok eta Aiara-Lautada-Errioxa ligatik Aiarako Altubepekoak taldeek, nor baino nor borrokatu beharko dute, denek denen aurka, finalerdietan maiatzaren 8ko finaleko txartela lortu nahian.
    Finalerdiak aretoetan izango dira, baina final handia bazkari herrikoi baten ostean izango da Gasteizen. Bazkarirako eta saiorako sarrerak www.bertsosarrerak.eu web orrian egongo dira salgai.
Maiatzaren zortzia bitarteko Kuadrilla arteko bertso-txapelketaren agendarako egin klik hemen.

Facebook Twitter

erantzunak

   

Utzi zure erantzuna:

* duten eremuak derrigorrezkoak dira.
Izena*
E-posta*
Idatzi ezazu segurtasun kodea    
segurtasun kodea  
       

Euskararen agenda

atzera Otsaila 2012 aurrera
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
272829    
Harpidetu zaitez
© 2009 Euskaraba, Arabako Euskararen ataria - ARABAKO FORU ALDUNDIA
Probintzia plaza z/g, 01001 Vitoria-Gasteiz - Araba T.: 945 18 18 18
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A