Egunkariako 5 auzipetuak ABSOLBITU dituzte
Euskararekin zerikusiriko guztia ez dela ETA esan du Auzitegi Nazionalak
2010-04-12

Egunkariako auzipetuak ABSOLBITU egin DITU Auzitegi Nazionaleko epaiak.
Joan Mari Torrealdai, Iñaki Uria, Txema Auzmendi, Martxelo Otamendi eta Xabier Oleaga 'Egunkaria'-ko itxiera kasuko auzipetuak zigorrik gabe utzi ditu Espainiako Auzitegi Nazionalak, deliturik ez zutela egin argudiatuta. Epaimahaiak aho batez hartu du erabakia. Kazeta ixteko erabakia Espainiako Konstituzioaren aurkakoa dela dio epaiak eta, adierazpen askatasun eskubidea aintzat hartuta, kazeta itxi aurretik beste aukera batzuk bazeudela. Guardia Zibilak itxi zuen euskarazko kazeta, 2003an.
Epai honi, tamalez, errekurtsoa egin dakiokeela gogoratu dute.
Sententzia irakurgai dago berria.info web orrian. Aspaldian ez da halako testurik idatzi Auzitegi Nazionalean, horregatik merezi du irakurtzea; pasarte honek, adibidez, ez dauka parekorik. Hona hemen, euskaraz, euskarabakook itzuli duguna.
"Ikuspegi murritza eta okerraren eraginez euskararekin eta euskarazegiten den kulturgintza guztia ETAk sustatzen edota kontrolatzen duela esateak auzibide honetan datu eta egitateen balorazio okerrera darama, baita funtsik gabeko inputaziora ere."
Edo honako hau:
"Oztopo hau gainditu guran akusazioaren tesiak "menpekoa" du, zeinaren bidez justifikatu nahi du frogatzen zailena, hau da, ikusten dena ez da dirudiena, eta ikusten dena ez da horrela, esan nahi baita (Egunkariako) proiektua lideratzeko ETArekin edo ezker abertzalearekin zerikusi argirik ez zuten pertsonak hautatzen saiatu zela erakunde terrorista, gizartea engainatuz, erakunde terroristarekin loturarik egin gabe proiektua kontrolatua izan zedin.
Menpeko deitu diogun tesi honek frogatze oinarririk txikienik ere ez du, espekulazio hutsa da, eta beraz, Epaimahaiak baztertu beharrekoa. ".
Sententzia osorik irakurtzeko, klik hemen.
Zorion besarkada bat Egunkaria auzipetuentzat!