Harremanetarako | Nor gara

Aņana

Albisteak

BEZaren gaineko OHARRA irabazi asmorik gabeko elkarteentzat

Arabako Foru Aldundiko diru-laguntzak

2010-05-28

Euskararen normalkuntza helburu duten jarduerak diruz laguntzeko Arabako Foru Aldundian eskaera egiteko epea zabalik dute irabazi asmorik gabeko elkarteek ekainaren 7a arte.

Euskararen normalkuntza helburu duten jarduerak diruz laguntzeko Arabako Foru Aldundian eskaera egiteko epea zabalik dute irabazi asmorik gabeko elkarteek ekainaren 7a arte.

Aurten, eskaerak tramitatzeko behar-beharrezkoa da elkartea BEZa deklaratzetik salbuetsita dagoen edo ez dagoen jakitea. Zer esan nahi du batak eta besteak? 

1) BEZ salbuetsita egotea: AFAko Ogasunaren bulegoetan eskaria behar bezala tramitatu ondoren, eta ebazpena iritsita gero, irabazi asmorik gabeko elkarteak hiru eskubide berri lituzke:

a) Ez luke BEZa deklaratu beharko urteroko BEZaren aitorpenean.
b) Elkarteari egindako fakturetako BEZa diruz lagungarria izango litzateke, diru-laguntza deialdietan.
c) Elkarteak emitituko lituzkeen fakturetan ez luke BEZa erantsiko, eta beraz, ezta kobratuko ere.

2) BEZ salbuetsita ez egotea: Elkarteak AFAko Ogasunaren bulegoetan ez badu salbuesteko eskaririk egiten:

a) BEZa deklaratu beharko du urteroko BEZaren aitorpenean.
b) Elkarteari egindako fakturetako BEZa ez litzateke diruz lagungarria izango diru-laguntza deialdietan.
c) Elkarteak emitituko lituzkeen fakturetan BEZa erantsiko luke, eta beraz, kobratu ere egingo luke.

Horiek horrela, jakin ezazu BEZ salbuetsitako elkartea bihurtu nahi izanez gero, AFAko Ogasun bulegoetara jo beharko duzula, Samaniego kalean, eta bertan eskaera egiten duzunetik aurrera indarrean egongo dela BEZa salbuesteko egoera.

Gogoratu, halaber, diru-laguntza deialdietako eskaerak tramitatzeko BEZaren aurrean elkarteak duen egoera jakin beharra dagoela.

Eskaera egiteko inprimakia hemen.

Dokumentuak

Facebook Twitter

erantzunak

   

Utzi zure erantzuna:

* duten eremuak derrigorrezkoak dira.
Izena*
E-posta*
Idatzi ezazu segurtasun kodea    
segurtasun kodea  
       

Euskararen agenda

atzera Otsaila 2012 aurrera
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
272829    
Harpidetu zaitez

Ba al zenekien?

Euskara Araban

Apunte batzuk..

© 2009 Euskaraba, Arabako Euskararen ataria - ARABAKO FORU ALDUNDIA
Probintzia plaza z/g, 01001 Vitoria-Gasteiz - Araba T.: 945 18 18 18
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A