"Bertan" bildumak euskarari eskaini dio bere 24. alea
2011-07-01

"Bertan" Gipuzkoako Foru Aldundiak argitaratzen duen argitalpen monografikoen bilduma da. Bere azken alean euskararen monografiko ezin baino interesgarriagoa eskaintzen du.
"Bertan euskara" izeneko lanak gure hizkuntzak historian zehar izandako bilakaera birpasatzen du. Euskalkiak eta euskara batua, euskarazko irakaskuntza, euskararen jaiak, euskal diaspora, ez dok amairu mugimendua, ahozko literatura... denetarik aurki daiteke.
Momentuz paperezko edizio baino ez dago eskuragarri baina laster edizio digitala prest izango da, beraz ADI!!

"Bertan" argitalpen monografikoen bildumak Gipuzkoako kultura- eta paisaia-ondarearekin erlazionaturiko gaiak ukitzen ditu, era erakargarri eta atsegin batean, eta proposatutako gaietan adituak diren profesionalak eta argazkilari espezialistak ditu horretarako.
"Bertan" argitalpen eleanitza da, testuak euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez eskaintzen dira. Orain arte 20 aletik gora argitaratu dira, eta horietako askoren paperezko bertsioa agortuta dago. Gainera, argitalpenek oso harrera ona izan dute.