Harremanetarako | Nor gara

Aņana

Albisteak

Araba bertsozale egitasmoa abian!

2011-07-13

Arabako bertsozale elkarteak ARABA BERTSOZALE egitasmoa jarri du martxan. Egitasmoak hiru helburu dauzka; Arabako bertsolaritza hedatzea kultur eragileen artean, plaza berriak lortzea eta zale berriak sortzea. 

Arabako bertsozale elkarteak ARABA BERTSOZALE egitasmoa jarri du martxan. Egitasmoak hiru helburu dauzka; Arabako bertsolaritza hedatzea kultur eragileen artean, plaza berriak lortzea eta zale berriak sortzea. 

Zalantzarik gabe esan daiteke Arabako bertsolaritzaren egoerarik hoberenean gaudela. Datuek horrela adierazten dute: 1600 umek jasotzen dute bertsolaritza Arabako ikastetxetako ikas orduetan, 11 herrietan bertso-eskola dago, 140 saio burutu ziren gure lurraldean 2010.urtean.

Azken urteotan bertsolaritzaren hedapena handia izan bada ere, bertsolaritzak dauzkan aukerak partzialki ezagutzen dira Arabako txoko batzuetan. Kultur adierazpide bizia, parte-hartzailea, herrikoia, moldagarria eta gazteentzako gero eta erakargarriagoa den heinean, bertsolaritza zer den, nolakoa den eta zein errealitate bizi duen ezagutzera ematea garrantzitsua iruditzen zaie Honetaz gain, bertsozaleek eta bertsolariek, txapelketatik haratago bertsoez gozatzeko plazak behar dituztela iritzi dute. Garatzeko eta gozatzeko esparru naturalak horiek dira, sorkuntzarako benetako pizgarriak.

Horregatik guztiagatik, Arabako Bertsozale Elkarteak ARABA BERTSOZALE egitasmoa jarri du martxan. Ezarritako helburuak lortzeko Arabako hainbat kultur eragilerekin elkarrizketak egiten ari dira dagoeneko, uda partean eta herriko jaien inguruan bertso-emanaldiak burutzen ari dira eta bertsolaritzari buruzko ikastaro laburrak udazkenean abiatuko dira.

Egitasmo hau aurrera ateratzeko Arabako Bertsozale Elkarteak Arabako Foru Aldundiaren, Eusko Jaurlaritzaren eta Vital Kutxaren diru-laguntza jasoko du. Horretaz gain, Arabako Kontzejuen Elkarteak eta BERRIA egunkariak laguntzaile gisa parte hartzen dute.

Facebook Twitter

erantzunak

   

Utzi zure erantzuna:

* duten eremuak derrigorrezkoak dira.
Izena*
E-posta*
Idatzi ezazu segurtasun kodea    
segurtasun kodea  
       

Euskararen agenda

atzera Maiatza 2012 aurrera
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031   
Harpidetu zaitez
© 2009 Euskaraba, Arabako Euskararen ataria - ARABAKO FORU ALDUNDIA
Probintzia plaza z/g, 01001 Vitoria-Gasteiz - Araba T.: 945 18 18 18
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A