
Arabako zazpi kuadrilletako bat da. 693,2 km² eta 8.283 biztanle ditu. Ondo bereizitako bi paisaia ikusteko aukera izango duzu Añanan: Batetik, Mendebaldeko Ibarrak (eskualde horretan daude kuadrilla honetako herririk gehienak); eta, bestetik, Lautada (hor dago Oka Iruña).
Klimaz denaz bezainbatean, iparraldetik Bizkaiko Golkoko itsasoak eragiten digu, eta hegoaldetik Mediterraneo itsasoak. Beraz, barrualdeko kantabriartzat definituko dugu gure klima. Orografia ere berezia da, elkarrekin lotzen ez diren haranak baitaude.
Arabarrok, batez ere, nekazaritzatik, abeltzaintzatik eta basogintzatik bizi gara. Hala ere, azkenaldian industria ere garapen tresna garrantzitsu Kontuan hartzen hasi da, eta gure potentzial turistikoaren sustapenari ekin zaio.
Hauek dira Añanako Kuadrillako udalerriak:
Kontakturako datuak:
Añanako Kuadrilla
Foru enparantza, 11.
01213 Rivabellosa (ARABA)
Tel.:945 355089 Faxa: 945 355053
Web orria: http://www.cuadrilladeanana.es/eu/