Harremanetarako | Nor gara

Aiara

Albisteak

San Tomas ala Santo Tomas

2011-12-20

Datorren asteazkenean (hilak 21) ospatuko dugu SAN TOMAS eguna, Euskal Herriko tradizio zaharrenetako feria eguna (1351 urtetik dokumentatua).
Baina, San Tomas ala Santo Tomas esan behar da euskaraz?

www.blogari.net/laudioibarra blogak argituko dizkizu guztiak. Ondo pasa San Tomasak.

Itxura guztien arabera, San Tomas teologo eta filosofoaren (1225-1274) ospea handiak ordezkatu zuen, Elizaren nonahikotasuna bitarte, urte amaierako jai honen herri (eta ez kristau) izendapena. Izan ere, San Tomas eguna izaten zen errentan zeuden etxeen urteko ordainketa egiteko unea. Baita Laudioko etxeena ere...

SAN TOMAS da euskarazko forma tradizionala eta zuzena. Ez da ustea, araua baizik: "8. Santo ere ez bedi erabil: San Domingo, San Tomas, San Toribio". Ikus gainean sakatuz: EUSKALTZAINDIAREN 125. ARAUA, santu izenez.

Forma tradizionalaren lekuko, gertu dugun Urduñako SAN TOMAS leku- eta erreka-izena, bertan izan zelako, XVIII. arte, santu horri eskainitako baseliza bat. "San Tomas" eta ez "Santo Tomás" diogun bezala.

Zer esanik ez, Santo Tomás erdal izendapenaren eragina geroz eta handiagoa da baita euskaldunen artean ere. Ez legoke txarto ahalegin txiki bat egitea forma jatorra berreskuratzeko...

Gazteleraz ere, baliokidetzat hartzen zituen San Tomás eta Santo Tomás formak baina denboraren poderioz, azkena nagusitu da.

Zergatik?

Sanctus > Santo > Sant > San izan da gaztelerak izan duen atal horren bilakaera. Baina, soinuen harmonizazioagatik, ahoskatzeko erraztasunagatik, erabaki zen Do- eta To- hasierako santu izenek "Santo" (eta ez "San") forma arkaikoa eramango zutela. Horregatik ditugu indarrean, eta erabat normalizaturik, Santo Tomás, Santo Domingo, Santo Tomé eta Santo Toribio salbuespeneko izendapenak (lau horiek baino ez dute "Santo" forma aurretik), behinola forma kultistak izan zirenak. Euskarak ordea, herri-aldaki bilakatuak erabili zituen uneoro eta horregatik esan da San Tomas, San Domingo... euskaldunen artean. Bitxikeria moduan: jakin barik askotan, horren atzean dago EHko hainbat tokitako "Santo Tomas" (berau, ofizialtzat hartuta euskarazko karteletan eta abarrean) feria deitzeko "Santamasak" herri esparruko izendapena (izatez, "San Tomasak"). Gogora dezagun forma arkaiko horietako beste bat (Sant) fosildua dugula Laudioko kofradia zaharrean (1599), "Sant Roque" izenekoa.

Gogoratu, amaitzeko, euskaldunontzat egun hori izan dela Gabonei hasiera ematen zitzaiena. Eguberri on beraz.

Facebook Twitter

erantzunak

   

Utzi zure erantzuna:

* duten eremuak derrigorrezkoak dira.
Izena*
E-posta*
Idatzi ezazu segurtasun kodea    
segurtasun kodea  
       

Euskararen agenda

atzera Maiatza 2012 aurrera
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031   
Harpidetu zaitez
© 2009 Euskaraba, Arabako Euskararen ataria - ARABAKO FORU ALDUNDIA
Probintzia plaza z/g, 01001 Vitoria-Gasteiz - Araba T.: 945 18 18 18
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A