Harremanetarako | Nor gara

Aiara

Albisteak

Okondogoiena eta Okondoibarra

Ondare toponimikoa berreskuratzen

2011-12-15

Okondo herriak gogoz heldu dio bere ondare toponimikoa berreskuratzeari. Batetik, toponimia guztia jaso zuen eta udaberrian aurkeztu zen mapa batean helarazi zitzaien herritar guztiei.Oraingo bigarren fasean, auzo izenen "desanormalizazioari" heldu dio udalak. Horretarako erabaki bat hartu zen udalbatzan (2011/11/24), atzo argitara eman zena ALHAOn (2011/12/14).

Erabaki horren bidez udalerriko izendapen historikoak berreskuratu dira: OKONDOIBARRA eta OKONDOGOIENA, bertako Jose Paulo Ulibarri (1775-1845) euskaltzaleari esker ondo dokumentatzen ditugunak eta, euskararen galerarekin batera, "gazteleratu" zirenak El Valle eta Oquendojena bihurtuz. Horiek biak ziren bi barruti historikoak eta, haien isla, parrokiak. Eta horien barruan, auzo nagusi gisa, aspaldiko lau koadrila historikoen izenak berreskuratu dira: Aretxaga, Ugalde (Okondogoiena) eta Irabien eta Billatxika (Okondoibarra). Amaitzeko, udal erabaki horren bitartez, udaletxea dagoen tokiari Zudubiarte (gainera, "Zudibiarte" forma okerra zen ofiziala zena) izen ez egokia (beste toki bat da, gertuko dorretxe bat) kendu eta bertako toponimoa eman zaio: ESKAURIATZA.

Eskauriatza, harrizko mahai bat zuen tokia zen (oraindik daude bere aztarnak udaletxearen aurrean) eta bertan egiten ziren herri batzar historikoak. Mahai horrek (eta gaur egun udaletxeak) zehazten zuen Okondoibarra eta Okondogoiena barrutien arteko muga.

Etorkizunean, kaleen berrantolatzeari ekingo zaio Okondon. Eta horrekin batera, herriaren hizkuntza ondare historikoa zegokion (eta ukatu zitzaion) tokian jarri.

Ibilbide hau, bestetik, era eredugarrian egiten ari da Okondon: Euskaltzaindia (con la ayuda de EUDEL) eta Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikorako Sailburuordetzaren laguntza eta aholkuarekin, betiere erabakia, okondoarrena izanda.

Facebook Twitter

erantzunak

   

Utzi zure erantzuna:

* duten eremuak derrigorrezkoak dira.
Izena*
E-posta*
Idatzi ezazu segurtasun kodea    
segurtasun kodea  
       

Euskararen agenda

atzera Maiatza 2012 aurrera
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031   
Harpidetu zaitez
© 2009 Euskaraba, Arabako Euskararen ataria - ARABAKO FORU ALDUNDIA
Probintzia plaza z/g, 01001 Vitoria-Gasteiz - Araba T.: 945 18 18 18
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A