Hiru Erregeen Mahaia eta Orhi mendiak, euskararen bidetik
Laudion “oxigenoa euskarari” programa barruan
2010-06-23

Asteburu honetan Pirinioetako gure gailur garaienetara abiatuko dira "Oxigenoa Euskarari" programan dauden mendizale gazteak. Euskara izango dute elikagai nagusia aldats gora egiteko.
Asteburu honetan Pirinioetako gure gailur garaienetara abiatuko dira "Oxigenoa Euskarari" programan dauden mendizale gazteak. Euskara izango dute elikagai nagusia aldats gora egiteko.
Mendiak igotzeaz gain, bertako landaredia ikertuko dute eta haiekin argazki bilduma bat egin beharko dute. Eta lainorik ez badago, Pirinioetako gau gardenean, izar-konstelazio ezagunenak identifikatzeko ikastarotxo bat izango dute. Zer esanik ez, praktikan jarriko dute orientazio ikastaroan ikasitakoa, hala nola, eskaladakoan.
Baina ez da hori dena: parte hartzen duten gazteek blog bat egin dute euren abentura hauek munduko gainerako gazteekin konpartitzeko asmoz. Hain daude motibatuta... http://www.blogak.com/oxigenoaeuskarari/
Eta honen ostean atsedena udazkeneko mendi irteerak izan arte: hor ditugu zain Aralar, Gorobel eta Gorbeia, urri, azaro eta abenduan hurrenez urren. Eta gero beste batzuk, bi urteko programa izateko asmoz jaio zen programa delako. Eta bizi dadin, "oxigenoa euskarari".