Harremanetarako | Nor gara

Aiara

Albisteak

D BITAMINA. Aberastu bere heziketa. Laudio.

2012/13 ikasturterako aurrematrikulazioak

2012-01-17

Otsailaren hasieran (datak zehazteke daude), 2012/13 ikasturteko aurrematrikulaziorako aldia zabalduko da. Horregatik Udalak, bere Euskara Arloaren bitartez, kanpaina bat abiatu du, 2009 eta 2010 urteetan jaiotako Laudioko 322 umeei zuzendua. Izena: "D bitamina: aberastu bere heziketa!"

Bere bitartez umeek hazi ahala neurtzeko gailu bat eta D hezkuntza-eredua (euskara hutsezko irakaskuntza) aukeratzearen aldekoak batzen dituen eskuorri informatibo bat jasoko dituzte. Hauen gainean sakatuz gero ikus eta jaits ditzakezu: ESKUORRIA (haren testu soila) / NEURGAILUA.

D eredua da, aditu guztien esanetan, euskara / gaztelera elebitasunera iristeko hezkuntza-eredu egokiena.

Baina adituen iritzietatik at, badirudi errealitatea bera, bide horretatik doala, herritarrek D ereduaren alde egiten duten eskaera soziala geroz eta nabariagoa delako. Izatez, aurreko 2011/12 ikasturtean Euskal Autonomia Erkidegoko gurasoen gehiengoak (% 70) D ereduan matrikulatu zituen bere haurrak. Proportzio bertsuak ditugu gure herrian: iaz estreinakoz matrikulatu ziren Laudioko bi urteko umeen artean, 10etik 7k D ereduan eman zuen izena.

Facebook Twitter

erantzunak

   

Utzi zure erantzuna:

* duten eremuak derrigorrezkoak dira.
Izena*
E-posta*
Idatzi ezazu segurtasun kodea    
segurtasun kodea  
       

Euskararen agenda

atzera Maiatza 2012 aurrera
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031   
Harpidetu zaitez
© 2009 Euskaraba, Arabako Euskararen ataria - ARABAKO FORU ALDUNDIA
Probintzia plaza z/g, 01001 Vitoria-Gasteiz - Araba T.: 945 18 18 18
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A