Harremanetarako | Nor gara

Aiara

Albisteak

"Bai Euskarari" ziurtagirien banaketa ekitaldia Laudion

Mintzodromoa banaketa baino lehen, ostegunean

2011-12-13

“Bai Euskarari” ziurtagirien banaketa ekitaldia Laudioko Udaletxeko Udalbatzetako aretoan izango da, datorren ostegunean abenduaren 15ean, gaueko 20:00etan. Lehentsuago, 18:30ean, ekitaldia indartzeko ekimen berritzaile bat antolatu da: mintzodromoa.

Aurten ere, iaz Basalarrina euskara elkarteak eta Udalak elkarlanean hasitako bideari jarraipena eman zaio. Izan ere, iaz euskararen normalizazioaren bidean konpromiso maila ezberdina hartu izana adierazten zuten 16 ziurtagiri banatu ziren Laudion, herriko enpresa, elkarte, merkatari, ostalari eta zerbitzu ezberdinak eskaintzen dituzten profesionalen artean.

Basalarrina euskara elkarteak jardun du bereziki lan hau dinamizatzen, Udaleko Euskara Arloaren eta Bai Euskarari Ziurtagiria Elkartearekin batera, lankidetzan, gauzatutako ekimen honetan.

Ziurtagiria estreinakoz hartuko dutenak (behin behineko zerrenda):

  • Grafik Sarea
  • Enean ile-apaindegia
  • Osaketa
  • Iza Okindegia
  • Algitech
  • Autocares Sobrón

Gogoan izan, bestetik, iaz honako hauek ere ekin ziotela ziurtagirien ibilbideari: Aiaraldea Komunikazio leihoa, Arrañope taberna, Bazter taberna, Diskodantza, Eusko PC, Goikogane mendi taldea, Hiunday Eska auto kontzesionarioa, Hitz Logopedia, Lanbide Heziketako Udal Ikastetxea, Leopoldo Barañano Goitia Abokatuak, Nubiola Pigmentos S. L., Talleres Fuentes, Tipi-tapa akademia, Tximeleta arropa denda, JEZ Sistemas Ferroviarios, Talleres Gometegui.

Eta agirien ekitaldia indartzeko ekimen berritzaile bat antolatuko da: MINTZODROMOA Egun eta toki berean baina lehentsuago: 18:30ean. ANIMA ZAITEZ eta HURBILDU PARTE HARTZERA!!!

Baina... Zer da "mintzodromo" bat?

Launaka eserita, berriketa lasaian (ur) tragoxka bat hartuz. Hainbat lagun elkartzea izango da erronka, ahalik eta gehien, bestela esanda. Antolatzaileek (batik bat, Bai Euskarari Ziurtagiria Elkartea, Arabako Foru Aldundiaren diru-laguntzaz) jende nahikotxo biltzeko leku "ez hotz" bat aukeratu nahi izan dute, horrela, abenduan egonda, uste izan da udaletxeko Udalbatzetako aretoa bera dela egokiena. Hor mahai batzuk egongo dira jendea launaka eseri dadin eta trago bat hartuz, berriketa lasaian, interes orokorreko gaiez jardun dezan.

Hiru gai izango ditu jendeak mintzagai 45 minutuko tartean. Gai bakoitzarentzat 15 minutu izango dira eta gai baten eta bestearen artean, parte hartzaileak mahaiz mugituko dira mintzakidez ere aldatuz.

Mintzagaiak honako hiru hauek izango dira:

  • Gabonak nola bizi
  • Teknologia berriak
  • Euskaraz bizitzeko aukerak

Parte hartzea erabat irekia izango da, beraz, antolatzaileok laudioar guztiei ia ordubetez solasaldi hauetan parte hartzera dei egiten dizuegu. Ez da ezinbestekoa baina bai eskergarria aldez aurretik izena ematea, mahai kopurua eta abar hobeki antolatzeko: Euskara Arloa (Tf: 944 034 890 / euskara@laudiokoudala.net) edo, nahiago baduzu, zure euskaltegian.

Facebook Twitter

erantzunak

   

Utzi zure erantzuna:

* duten eremuak derrigorrezkoak dira.
Izena*
E-posta*
Idatzi ezazu segurtasun kodea    
segurtasun kodea  
       

Euskararen agenda

atzera Maiatza 2012 aurrera
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031   
Harpidetu zaitez

Ba al zenekien?

Bazenekien...

Bazenekien...

© 2009 Euskaraba, Arabako Euskararen ataria - ARABAKO FORU ALDUNDIA
Probintzia plaza z/g, 01001 Vitoria-Gasteiz - Araba T.: 945 18 18 18
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A