Harremanetarako | Nor gara

Aiara

Albisteak

Aitita-amamentzako euskara ikastaroak Laudion

Urtarrilaren 9an hasiko dira

2011-12-30

Aurreko urteetan bezala, 2012an ere izango ditugu aitita-amamentzako euskara ikastaro bereziak Laudion. Eskolak urtarrilaren 9an hasiko dira eta ekainaren 27an bukatu.

Astelehen eta asteazken guztietan (eskola-egutegiari jarraiki) burutuko da. Ordutegia, 17:00-19:00 izango da eta, denetara 47 eskola egun eta 94 ordu izango dira.

Ikastaro honen helburua ez da goi mailako euskara ikasketak egitea, sarritan zaintzen diren bilobekin euskarazko oinarrizko elkarrizketak izatea baizik. Erritmo apalagoa da eta, horregatik, edonork parte hartzekoa.

Matrikulak 159,80 euro balio du eta ikasturte amaieran asistentzia nahikorik (gutxienez eskola orduen %85ean izatea) izanez gero, diru horren zati handi bat itzuliko zaie.

Ikastaroa hauek Laudio Udalak antolatzen eta finantzatzen ditu bere Euskara Arloaren bitartez. Esparru akademikoa eta kudeaketa AEKren Berbots euskaltegiaren esku daude. Izen-emateak bertan egin daitezke dagoeneko: Zubiaur, 5 (Laudio) // 946726722.

Facebook Twitter

erantzunak

   

Utzi zure erantzuna:

* duten eremuak derrigorrezkoak dira.
Izena*
E-posta*
Idatzi ezazu segurtasun kodea    
segurtasun kodea  
       

Euskararen agenda

atzera Maiatza 2012 aurrera
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031   
Harpidetu zaitez
© 2009 Euskaraba, Arabako Euskararen ataria - ARABAKO FORU ALDUNDIA
Probintzia plaza z/g, 01001 Vitoria-Gasteiz - Araba T.: 945 18 18 18
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A