Harremanetarako | Nor gara

Aiara

Albisteak

Aiaraldeko euskararen gida

2012-01-31

Gehienbat eskualdeko irakaskuntza-zentroen bitartez banatuko da egonotan Aiaraldeko Euskararen Gida, aspaldiko egitasmoa eta egun errealitate bihurtu dena.

Bere baitan jasoak dituzu Aiara, Amurrio, Artziniega, Laudio, Okondo eta Aiaraldeko (Aiarako Kuadrilla) euskararen datuak, ohar historikoak, euskararen ezagutze eta erabiltze zenbakiak eta abar. Hauez gain, bestelako baliabide interesgarriak jaso dira: euskara ikasteko baliabideak, komunikabideak, Internet tresnak, bekak eta titulazioak, euskararen jaiak, elkarteak, deiturak euskalduntzeko gida, "Bai Euskarari" ziurtagiria... eta, azkenik, zerbitzuen gida.

Azken honen barruan euskaraz ere zerbitzatzeko gai diren denda, taberna, jatetxe eta abarren zerrenda luzea duzu. Balio erantsi bat, zalantzarik gabe... Honetan islatuak egon ahal izateko, guzti-guztiei luzatu zitzaien gonbidapena.

Amaitzeko esan behar da Aiarako Kuadrillaren ekimen bat da, sortzen duten bost udalen lankidetzarekin egin dela eta bete-betean bideragarria izan dela Arabako Foru Aldundiak, bere Euskara Zerbitzuaren bitartez, emandako finantzazioari esker. Diseinu, datu-bilketa eta gainerakoak Aiaraldea.com hedabideari zor zaizkio, hari esleitu zitzaizkiolako eginbehar horiek. Eta lan ederra egin dute bai...Ikus bestela honen gainean sakatuz: AIARALDEKO EUSKARAREN GIDA (gainean sakatu ikus edo jaisteko).

Facebook Twitter

erantzunak

   

Utzi zure erantzuna:

* duten eremuak derrigorrezkoak dira.
Izena*
E-posta*
Idatzi ezazu segurtasun kodea    
segurtasun kodea  
       

Euskararen agenda

atzera Maiatza 2012 aurrera
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031   
Harpidetu zaitez
© 2009 Euskaraba, Arabako Euskararen ataria - ARABAKO FORU ALDUNDIA
Probintzia plaza z/g, 01001 Vitoria-Gasteiz - Araba T.: 945 18 18 18
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A