Aiaraldea Euskaraz 2011 Okondon
Abenduaren 17an
2011-12-13

Iaz Artziniegan hasiera eman zitzaion Aiaraldeko euskaldun guztion eguna izateko asmoz jaio zen jaiari. Eta aurten bigarren saioa izango dugu. Noiz? Larunbat honetan (hilak 17). Non? Okondo herrian... Jose Paulo Ulibarri (1775-1847) euskaltzalearen jaioterrian hain zuzen ere...
Urtero Aiaraldeko herri diferente batean gauzatuko den jai honetan helburu bakar bat du: ondo pasatzea euskaraz egiten dugun bitartean.
Ikus horretarako, aurtengo Okondoko jaiak duen egitaraua: KARTELA.
Garrantzitsuena: bazkaria EL MESÓN jatetxean izango da. Beraz, leku kopurua mugatua da. Bazkarian parte hartzeko, izena eman behar da aldez aurretik. 12 euroan menu paregabea... Baina kontuz: azken eguna osteguna da, abenduaren 15ean...