Harremanetarako | Nor gara

Aiara

Albisteak

Aiara Eskualdeko mapa toponimikoak (digitalak) deskargatzeko

2012-01-04

Beranduegi ari bagara ere, Aiara eskualdean toponimia biltzeko saiakera batzuk egin dira azken urteotan. Eta egindakoa, udalerri bakoitzeko mapa toponimiko topografikoetan islatzen ari da arian-arian. Hona hemen aukera Artziniega, Laudio, Okondo, Orozko, Sopela eta Urduñakoa deskargatzeko.

Ondo dakizunez, TOPONIMIA (leku izenen altxorra) da herri baten historia liburua, urte eta urteetan, gure aurreko hainbat belaunaldik utzitako arrastoa. Zer esanik ez, balio handia du ikerketa historiko, linguistiko eta abarrerako. Paregabekoa da, dituen bestelako bertuteren artean, gure herrietan behinola hitz egin den euskara ezagutzeko eta, areago oraindik, harekin identifikatzeko. Hori guztiagatik, Nazio Batuen Erakundeak (NBE) "Ondare" izaera onartu zion toponimiari. Baina ondare "ez materiala" da toponimia... Bestela esanda, galdu daitekeela inolako arrastorik utzi gabe...

Horregatik berebiziko garrantzia dute toponimiaren bilketa, ikerketa, estandarizazio (izen beraren aldaki guztien artetik bat bakarra, egokiena, lehenestea) eta zabalkunde lanek. Premiaz heltzeko zereginak, bestetik, modernitateko produkzio-sistemen aldaketak direla-eta, izen asko eta asko betiko galtzeko arrisku bizian daudelako.

Beranduegi ari bagara ere, gure eskualdean toponimia biltzeko saiakera batzuk egin dira azken urteotan. Eta egindakoa, udalerri bakoitzeko mapa toponimiko topografikoetan islatzen ari da arian-arian. Lanabes bikaina, dudarik gabe. Baina mapak egiteak edo gorderik izateak ez dute ezertarako balio: IZEN BAT GALDU EZ DADIN ERABILI EGIN BEHAR DA. Zu zeu ere izen horien erabiltzaile eta, ondorioz, "salbatzaile" izan zaitezen, HEMEN DITUZU ESKURAGARRI, arestian esandako MAPAK eta baita euren atzeko aldeetako ORTOARGAZKIAK (airetik egindako argazkiak). "Mapa" edota "ortoargazkia" aukeren gainean sakatu, itxaron tarte bat eta mapa ikustean, sakatu saguaren eskuineko teklan eta "irudia honela gorde" aukera aktibatu.

Hauez gain, bidean daude GORLIZ (eginda, baina oraindik aurkeztu gabe), AIARA, ARAKALDO eta ZARATAMO udalerrietakoak. Dakigunez, baita AMURRIOkoaren edizio eguneratua. Argitaratu eta berehala, haien bertsio digitala pasatuko zaizue. BERTAKO IZENAK, MEREZI BEZALA EZAGUT, BIZI eta GOZA DITZAZUN. Eta gogoan izan, udal guzti horietan mapa beroriek dituzula paperean.

ARTZINIEGA

MAPA (JPEG) edo ORTOARGAZKIA

LAUDIO

MAPA (JPEG) edo ORTOARGAZKIA

OKONDO

MAPA (JPEG) edo ORTOARGAZKIA

OROZKO

MAPA (JPEG) edo ORTOARGAZKIA

SOPELA

MAPA (JPEG) edo ORTOARGAZKIA

URDUÑA

MAPA (JPEG) edo ORTOARGAZKIA

Facebook Twitter

erantzunak

   

Utzi zure erantzuna:

* duten eremuak derrigorrezkoak dira.
Izena*
E-posta*
Idatzi ezazu segurtasun kodea    
segurtasun kodea  
       

Euskararen agenda

atzera Maiatza 2012 aurrera
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031   
Harpidetu zaitez
© 2009 Euskaraba, Arabako Euskararen ataria - ARABAKO FORU ALDUNDIA
Probintzia plaza z/g, 01001 Vitoria-Gasteiz - Araba T.: 945 18 18 18
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A