II Narrazio lehiaketa Aguraingo eskualdean
Literatura zaletasuna euskaraz bultzatzeko kanpaina
2011-09-26

Aguraingo eskualdeak euskal literatura bultzatzeko egitasmoa berriz ere abian jarriko du urritik aurrera. Egitasmoaren jarduera nagusia " II NARRAZIO LEHIAKETA" izango da (oinarriak artxiboan). Narrazio lehiaketaren inguruan hainbat ekitaldi antolatuko dira eskualdeko udalerrietan: euskal idazleekin solasaldiak, monologoak, ipuin kontalariak, erregea eta bufoi ikuskizuna...
Hauen inguruko informazioa aurrerago helaraziko dizuegu. Horrez gain, eskualdeko 15-18 urte bitarteko gazteei Gazte Zulo aldizkaria dohainik banatuko diegu hiru hilabeteetan zehar.
Hemendik narrazio lehiaketan zein antolatzen diren jardueretan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu!!!