Harremanetarako | Nor gara

Agurain

Albisteak

Gasteizko Irakurle Klubaren aurkezpenean, “LITERATURA DJen garaian”

Agurainen Literatura Txokoa jarriko dute martxan

2011-09-29

Gasteizko Irakurle Kluba martxan jarriko da berriro (hamargarren urtea jada!). Horretarako, Harkaitz Cano idazleak "Literatura DJen garaian" hitzaldia eskainiko du, eta aurtengo irakurketa-programaren berri emango dute, urriaren 6an, osteguna, iluntzeko 20:00etan, Gasteizko Kultur Etxean (Floridako ibilbidea, 9).

Hikaateneo aretoa itxi izanaren ondorioz, bileretarako egoitza berria estreinatuko dute kurtso honetan, Gasteizko Ignacio Aldecoa Kultur Etxeko liburutegian, hain zuzen, Iban Zalduaren gidaritzapean.

Literatura Txokoa

Agurainen ere, udazkenarekin batera Literatura Txokoaren ikasturte berria hasteko prest. Aurreko hilabeteetan izandako irakurketa eta solasaldi atseginak izaten jarraitu nahi dute. Olbea Euskaldunon Elkarteak lehenengo hitzordua  prestatu du azaroaren 2rako (asteazkena) Aguraingo Jai Alai Tabernan. Solasaldia Eskarne Mujika Gallastegik euskarara itzulitako Agota Kristoffen “Koaderno Handia” liburuari buruz egingo dute.

Zatoz Literatura Txokora, eta zabaldu zure iritziak!

Facebook Twitter

erantzunak

   

Utzi zure erantzuna:

* duten eremuak derrigorrezkoak dira.
Izena*
E-posta*
Idatzi ezazu segurtasun kodea    
segurtasun kodea  
       

Euskararen agenda

atzera Maiatza 2012 aurrera
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031   
Harpidetu zaitez
© 2009 Euskaraba, Arabako Euskararen ataria - ARABAKO FORU ALDUNDIA
Probintzia plaza z/g, 01001 Vitoria-Gasteiz - Araba T.: 945 18 18 18
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A