Gabonetan bertso abentura Barrian
Abenduaren 27, 28 eta 29an
2011-11-23

Oporraldia aprobetxatuz, bertso barnetegia prestatu dute Barriako aterpetxean euskararen erabilera bultzatzeko. Gainera euskararen erregistrorik ludikoena garatzea eta ondare kulturala sakonago ezagutzea dute helburu.
Barnetegia Lehen Hezkuntzako 3., 4., 5. eta 6. mailako haurrei zuzenduta dago eta izena emateko aukera abenduaren 2ra arte duzue. Lautadako Bertso Eskola eta Aguraingo Eskualdeko Euskara Zerbitzuak antolatutako bertso barnetegia 2011ko abenduaren 27, 28 eta 29an egingo dute.
Informazio gehiago edo izena emateko: Aguraingo, Asparrengo, Donemiliagako, Burgeluko, Dulantziko, Iruraiz-Gaunako, Barrundiako, Zalduondoko Udaletan edo Arabako Bertsozale Elkartean.
Barnetegiaren prezioa: 40 euro.