Berbalagun Aguraingo eskualdean:
Euskara atsegin baduzu
2011-09-27

Euskara praktikatu nahi baduzu, aukera paregabea izango duzu 2011-12 ikasturtean. Berbalagun egitasmoa eskualdeko hainbat herritan jarriko dute abian bertako udalek, euskara elkarteek eta euskaltegiek elkarlanean; Agurainen, Asoarrenan, Dulantzin eta Barrundian.
Interesa baldin badaukazu eta EUSKARA ATSEGIN BADUZU jar zaitez harremanetan bertako euskara zerbitzuarekin zein euskaltegiarekin. Anima zaitezte Aguraingo Eskualdean euskara kalera ateratzen, zuen zain gaituzue!!!!
Norentzat da berbalagun?
Euskaldun berrientzat: Euskaraz hitz egiteko zailtasunak dituztenak, berdin dio ikasten ari diren ala ez. Hemen daukazu primerako aukera ondo pasatuz zure euskara maila hobetzeko.
Euskaldun zaharrentzat: Eguneroko bizitzan euskara erabiltzen dutenak. Euskaraz hitz egin nahi, baina hitz egiteko eragozpenak dituztenei zure laguntza eman diezaiekezu euskaraz hitz egiteko erraztasuna har dezaten. Hementxe daukazu eskura euskararen alde egiteko aukera paregabea.
Zer eskaintzen du berbalagunek?
BERBATALDEAK: Bi, hiru edo lau laguneko taldeek gustuko gauzak egingo dituzte euskaraz: kafea hartu, denbora pasa ibili, kontuak esan, paseatu, gustuko gauzak egin… Adina, zaletasunak, eta disponibilitatea kontuan hartuko dira taldeak osatzeko orduan. Eskatzen den bakarra zure denboratik astean ordu bat ematea da.
ABANTAILAK: UPV-EHUko ikaslea bazara kredituak eskura ditzakezu, UEUko matrikuletan deskontua, BERRIAren asteburuko harpidetza prezio erdian, AIZU! aldizkaria merkeago, bidaiak eta landetxetarako egonaldiak....