Aguraingo haurren bertso eskola
Haur talde bat sortzera goaz!
2012-01-24

8 urtetik 12 urtera bitartean badituzu, bertsoek zirrara sortarazten badizute eta lagun artean gozatzea gustatzen bazaizu… ez gelditu besaulkian eserita eta etorri Aguraingo Bertso Eskolara!
Ostiraletan, arratsaldeko 18:00etatik 19:00etara, Arramel kalea 2 (San Juan plaza ondoan).
Zuen seme/alabak…
- Euskal Herriko ahozkotasunaren jarduerarik adierazgarriena ezagutuko du: bertsoa, sormena, neurria, doinua eta errima uztartzen dituen bat-bateko adierazpidea.
- Gaitasun ugari lantzeko aukera izango du: ahozkotasuna, komunikazioa, sormena, kantua, adierazkortasuna, jendaurrekotasuna, euskara, euskal kultura, etab.
- Hitzekin jolastu eta hitzen bidez ikasteko txoko bat izango du bertso-eskolan, bertsoak taldean kantatuz, gozatuz, ikasiz eta sortuz.
- Primeran pasatuko du: bertsolari ugari eta beste bertso-eskoletako gaztetxoak ezagutu eta hainbat ekintzetan parte hartzeko aukera (topaketak, bertso-eskolen egunak, barnetegiak, txangoak, udalekuak..) izango du.
Umeen bertso-eskola berria otsailak 10, ostirala, 18:00etan hasiko da
Informazio gehiago behar izan ezkero: 945-010505