Agurain

Aguraingo Kuadrilla (eskualdea) Arabako ekialdean dago, Lautadaren ekialdean, aldegia. Iparraldean: Gipuzkoarekin muga egiten du, Elgea eta Urkilla mendilerroetako mendietan. Elgean, aipatzekoak dira Artia (1.174 m) eta Saiturri (1.188 m) tontorrak; eta Urkillan, berriz, Aratz (1.443 m), Allaitz (1.231m), Umandia (1.224 m), Olano (1.082 m) eta Arbarrain (1.118m). Hegoaldean: Iturrietako mendiak eta Entzia mendilerroa. Hango tontorren artean, aipagarri ditugu Baio (1.197 m), Bitigarra (1.169 m), Santa Elena (1.110 m), Atxuri (1.106 m) eta Arrigorrista (1.153 m). Ekialdean: Burunda harana (Nafarroa) du mugakide. Mendebaldean: Arabako hiriburua, Gasteiz, du mugakide.

Hauek dira Aguraingo Kuadrillako udalerriak:

  • Agurain-Salvatierra
  • Alegría-Dulantzi
  • Asparrena
  • Barrundia
  • Elburgo-Burgelu
  • Iruraiz-Gauna
  • San Millán-Donemiliaga
  • Zalduondo

Kontakturako datuak:

Aguraingo Kuadrilla
Senda Langarika plaza, 5.
01200 Agurain-Salvatierra (ARABA)
Tel.:945 301200 Faxa: 945 312185

Web orria: http://www.cuadrillasalvatierra.org/euskera/home.html

Albisteak

albiste gehiago

Aurkibidea

ikusi kuadrillaren aurkibide osoa
© 2009 Euskaraba, Arabako Euskararen ataria - ARABAKO FORU ALDUNDIA
Probintzia plaza z/g, 01001 Vitoria-Gasteiz - Araba T.: 945 18 18 18
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A