Jardunaldiak

  • Jardunaldiak » 
  • 2009 » 
  • Hedabideak etorkizunean, biharko komunikabideak eta internet

2009

Hedabideak etorkizunean, biharko komunikabideak eta internet

Hedabideak etorkizunean, biharko komunikabideak eta internet

Xedea:

Euskal Herriko hedabideek Interneten garaian jokatu beharreko rola aztergai izango duten jardunaldiak aurkeztu ditu Lorena López de Lacallek
Artiumeko Auditoriumean egingo dira datorren astean, Euskarazko Komunikazio Taldeak (EKT) antolatuta eta Euskara, Kultura eta Kirol foru Sailak finantzaturik
Arabako Euskara, Kultura eta Kirol foru Diputatu Lorena López de Lacallek ‘Hedabideak etorkizunean, biharko komunikabideak eta Internet’ izeneko jardunaldiak aurkeztu ditu gaur. Euskarazko Komunikazio Taldeak (EKT) antolatu ditu eta Arabako Foru Aldundiak antolatu. Aurkezpenean aritu dira Berria egunkariko zuzendari Martxelo Otamendi, bai eta EKTko kontseilari ordezkari Joanmari Larrarte ere.
Euskara, Kultura eta Kirol Diputatuaren esanetan, “euskarak jokoan du bere etorkizuna hainbat esparrutan, baina batez ere gizarte erabilerari dagokionean, eta, horretarako, garrantzi handikoa da hizkuntza hedabideen alorrean garatu ahal izateko estrategiak taxutzea, horrek gaur egun esan nahi duenarekin, Interneten eraginak ezinbesteko gogoeta dakarrelarik”.
Jardunaldiek aztergai izango dute Euskal Herriko hedabideek jokatu beharreko rola Internet protagonismo handia hartzen ari den testuinguru batean. Artiumeko Audioriumean egingo dira, datorren asteko astelehenetik ostegunera bitartean, eta egitarau osoa euskaraz izango da, Mariano Ferrerrek astelehenean edo Jose María Morenok ostegunean eskainiko duten hitzaldia izan ezik. Ostiralean, berriz, Hamaika Telebistaren egitasmoa aurkeztuko da (ikus atxekita doan artxiboa programa guztiaren berri izateko).

Programa
 

Erakundea: AFA (Arabako Foru Aldundia)

Dokumentuak

© 2009 Euskaraba, Arabako Euskararen ataria - ARABAKO FORU ALDUNDIA
Probintzia plaza z/g, 01001 Vitoria-Gasteiz - Araba T.: 945 18 18 18
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A