Harremanetarako | Nor gara

Euskara zerbitzuak

Euskararen Foru Zerbitzua

EFZren sorrera

2007ko urriaren 11n, Agustín Otsoa Eribeko Landa eta Lorena Lopez de Lacallek Biltzar Nagusitan agertu ziren Euskara, Kultura eta Kirol sailaren politikaren ildo nagusiak argitzeko. Besteak beste, agerraldi horretan euskaraz honelakoak jaso zituen idazkariak:

“...Ez dezagun ahaztu euskaraz bizitzeko eskubidea ez dela beti betetzen gure artean, ez erakundeekin dauzkagun harremanetan, ezta gizartean orokorrean. Lan handia daukagu egiteko benetako elebitasunera iritsi aurretik. Filosofia hori helburuei dagoekienez. Gauza zehatzei buruz hitz eginez, Euskararen Foru Zerbitzua martxan jartzeko lanean ari gara dagoeneko. Gainera, udalerrietan euskara teknikariak egon daitezen laguntzak emango ditugu eta helduen aisialdirako hainbat ekimen prestatzen ari gara.

Azken urteetan egin diren euskara politiken arazo naugusietako bat Euskara Biziberritzeko Planak egin egiten zirela, baina ez zegoen dirurik horiek aurrera ateratzeko eta borondaterik ere ez zegoen. Plan eta ideia asko garatu gabe geratu ziren.

Legegintzaldi honetan, borondate politikoa daukagu eta gainera, adostasuna bilatzeko lan egingo dugula hitz ematen dugu. Horrela lortzen duguna ez da gobernu aldaketen menpe geratuko(...)”

Horiek horrela, 2008ko irailean osatu zen Euskararen Foru Zerbitzua euskara xirimiria bezalaxe heda zedin Araban.

Euskararen Foru Zerbitzuaren organigrama

Euskara, Kultura eta Kirol Saila:
    * Iciar Lamarain Cenitagoya, diputatua.
Euskara, Kultura eta Kirol Zuzendaritza:
    * Carmen Gutierrez Fraile, zuzendaria
Euskararen Foru Zerbitzua:
    * Jokin Larrañaga Larrañaga, zerbitzu burua.
    * Txus Arrieta Barinagarrementeria, hizkuntza normalkuntza teknikaria.
    * Joseba Pérez Sáenz, administrari laguntzailea.

 

Dokumentuak

Euskararen agenda

atzera Otsaila 2012 aurrera
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
272829    
Harpidetu zaitez
© 2009 Euskaraba, Arabako Euskararen ataria - ARABAKO FORU ALDUNDIA
Probintzia plaza z/g, 01001 Vitoria-Gasteiz - Araba T.: 945 18 18 18
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A