Esteka-interesgarriak
Euskalduntzea
Mintza Praktika egitasmoa
Mintzalagun, Berbalagun, Mintzakide, Solaskide, Zahar-berri… herrien eta euskalkien arabera izen ezberdinak erabiltzen dira finean egitasmo berdintsuak izendatzeko: mintzapraktika programak.
Euskaraz hitz egiteko ohitura duten pertsonak, euskaraz hitz egiteko ohitura ez dutenekin elkartzean datza Mintza praktika
Mintza Praktika taldeak:
- Normalean 6-7 laguneko taldeak sortzen dira
- Talde bakoitzean mintzalagunak eta mintzalaguntzaileak daude. Lehenengoek mintzapraktika behar dute eta bigarrenak euskaraz egitera ohituak daude. Taldekide guztien ekarpenekin euskaraz den harreman atsegina lortzen da.
- Taldeak asten behin ordubete inguru elkartzen dira nahi dutena egiteko; pote-kafe bat hartu, paseotxo bat eman, ikuskizun batera joan... Baina hori bai beti euskaraz!
- Ez dira klaseak, ez dago irakaslerik ezta ikaslerik ere.